Elkarlan Sariak
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Beatriz Artolazabalek Eneritz Zubizarreta Globe Testing-eko zuzendariari eman dio Arabako Emakume Enpresaburuaren saria

2019-12-03
  • Ampea Sarien Gala, Vitoria-Gasteizen

VG 03 12 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, Ampea Arabako Emakume Profesional eta Enpresaburuen Elkartearen saria Eneritz Zubizarretari eman dio, hark jaso baitu, Juana Valer, Eva Larra eta Nuria Gisbert-ekin batera, Arabako lurraldeko zenbait sektore ekonomikotan emakume arabarrek garatzen duten lanaren aintzatespena. Ampea Sarien XVIII. edizioa Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian garatu da.

Beatriz Artolazabalekin eta Ana Jorge Vaz AMPEA elkarteko presidentearekin batera, sariketan María Jesús San José sailburuak, Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eta Maider Etxebarria alkateordeak ere parte hartu dute, bai eta SEA Arabako Enpresaburuen, Merkataritza Ganberako eta Arabako ekonomia- eta enpresa-munduko ordezkariek ere.

Emakume Enpresaburuaren saria Eneritz Zubizarreta Globe Testing-eko CEOak jaso du; Arabako enpresa hori softwareko testa egiten espezializatua da. Juana Valer Aernnovako ingeniariak eta material eta prozesuen departamentuko arduradunak Emakume Profesionalaren saria jaso du, aeronautikaren multinazionalean egiten duten lanagatik.  Eva Larra Ajl Ophtalmic-eko erregulazio-gaietako eta produktu berrien garapeneko zuzendariak urteko Emakumezko Zuzendariaren saria jaso du. Nuria Gisbert CIC Energiguneko zuzendari nagusiak Emakumea eta Zientzia kategoria estreinatu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Jorge-Vaz, Ramiro González, Maider Etxebarria, Pilar García de Salazar, Amaia Barredo