Eu

UPV/EHU, Mondragon Unibertsitate eta Deustuko Unibersitateko 400 ikaslek "quizz 41", Zenbat dakizu Ekonomia Itunaz? lehiaketan parte hartuko dute arratsalde honetan

2019.eko abenduak 04

UPV/EHU, MONDRAGON UNIBERTSITATE ETA DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO 400 IKASLEK “QUIZZ 41”, ZENBAT DAKIZU EKONOMIA ITUNAZ? LEHIAKETAN PARTE HARTUKO DUTE ARRATSALDE HONETAN.

 -     400 ikasle hiru unibertsitateotako 100 talde baino gehiagoetan banatu dira, eta Ekonomia Itunaz duten ezagutza aldi berean erakutsiko dute leku hauexetan: Vitoria-Gasteiz, Donostia, Bilbo, Oñati, eta Irun.

-      Bihar, osteguna, hilak 5, final handiaren ondoren, talde irabazleko kide bakoitzak 2.500 euroko sari bana eskuratuko du 2020-2021 ikasturtean gradu edo graduondoko ikasketak egiteko.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHUko), Mondragon Unibertsitateko  eta Deustuko Unibertsitateko  400 ikasle inguru 100 talde baino gehiagotan banatu dira, eta gaur 15:00etatik aurrera Ekonomia Itunaz dituzten ezagutzak erakutsiko dituzte “Quizz 41” lehiaketako kanporatze-fasean.

Final aurreko fasea abenduaren 5ean aldi berean egingo da. Talde guztiak unibertsitate bakoitzean prestatutako guneetatik bertatik erantzuten joango dira: Vitoria-Gasteiz, Donostia, Bilbo, Oñati eta Irunetik. Test moduko 20 galderako txanda bat pasako dute; galderetan, aukeran hiru erantzun dituzte, eta erantzun zuzen bakarra. Berdinketa gertatuko balitz, 4 galderako txandek jarraituko dute, berdinduta dagoen talde bakoitza kanporatua izan eta bakarrik lau talde irabazle geratu arte. Talde horiek finaletan lehiatuko dira, hiru unibertsitateetako bakoitzaren ordezkari gisa.

Quizz 41”  Euskadiko Artxibo Historikoko egoitzan egingo da Bilbon goizeko 10:00etan. Bertan hamabi talde finalistak lehiatuko dira, jokabide berari lotuz, talde irabazle bakarra lortu arte. Puntuazio gehien lortutako taldeko kide guztiei ikasketa-beka bana eman zaie, gehienez 2.500 €/ikasleko kopurukoa, eta diru kopuru hori gradu edo graduondoko ikasketetan baliatu ahal izango dute hurrengo ikasturtean, parte hartu duten zentroetako edozeinetan. 

“Quizz 41” lehiaketari izena Euskal Autonomia Erkidegoko  Estatutuko Ekonomia Itunean III. Tituluan zehazten den 41. artikulutik datorkio, eta Ogasun eta Ekonomia Sailak antolatzen du, unibertsitateekin eta Hezkuntza Sailarekin lankidetzan, gazteen artean finantzaketarako bitarteko horren berri dibulgatzeko. Beraz, hau sustapen eta pedagogia ekintza bat da, eta gogora ekarri nahi du Euskal Lurralde Historikoek Estatuarekin harreman ekonomikoak bideratzeko oinarria izan dela Ekonomia Ituna 1878tik; 1981etik, berriz, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko zerga- eta finantza-harreman bereziak arautu ditu. Ezin besteko instrumentu bat da gure ekonomiaren garapenerako, egonkortasun, oreka, kontrol eta erantzukizun-balioak hornitzen baitizkio gure gizarteari.

“Quizz 41”  Zenbat dakizu Ekonomia Itunaz? lehiaketari buruzko informazio osoa webgune honetan duzu eskueran:  www.quizz41.eus

Txapelketa hau Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Ituna eguneratu eta babesten duen gobernu-programako konpromisoari erantzuteko ekintzetako bat da, urteko azken hiruhileko honetan abiarazten dena. Oraindik orain, irrati, idatzizko eta kanpoko prentsarako informazio-kanpaina bat egin da eta, hilak 18tik aurrera, BECeko Umeen Gabonetako Parkean postu bat jarriko da berriz, txikitxoenek KONEKO-V bideojokoaz jolastuz ikasteko modua izan dezaten.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 4a

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak