Eu

San José sailburuak Bilboko Portua bisitatu du

2019.eko abenduak 04

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék Bilboko Portua bisitatu du. Bisitaldiaren xedea zen Portuko Agintaritzak ezarri dituen Laneko Prebentzio eta Segurtasun eta Osasun neurriak ezagutzea.

San José sailburua Bilboko Portuko Agintaritzako presidente Ricardo Barkalarekin batzartu da. Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuorde Jon Azkuek, OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Institutuko zuzendari Alberto Alonsok eta Bilboko Portuko Prebentzio Saileko buru Alberto Ojangurenek bileran parte hartu dute ere.

San José sailburuak Bilboko Portura egin duen bisitaldia legealdia hasi zenetik Lan eta Justizia saileko buruak Euskadiko ekoizpen-instalazio eta lan-zentro garrantzitsuenetara egin dituen bisitaldien artean kokatzen da. Horien guztien xedea da jardunbide egokiak ezagutzea eta Laneko Segurtasun eta Osasunari dagokionez -eta langileen baldintzak hobetzeko helburuarekin- egiten diren esfortzu proaktiboen garrantzia nabarmentzea.

Bilboko Portuan, ondoko ekimenak ezagutu ditu bertatik bertara: enpresa emakidunetan laneko istripuak gutxitzeko pizgarri/hobarien programak eta Espainiako Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalaren (INSHT) aitortza jaso duen Portu Osasuntsua programa, AENOR-en egiaztagiria bere osasun-sistemarako eta Gosasun Zigiluaren hirugarren maila -Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatu duen programa horren aitortzarik gorenena- edo “Osasuna Kontrolatzeko Programarik Onenarentzako” aipamen berezia Empresa Saludable delako sarien bigarren edizioan -arlo horretan Estatu-mailan dauden saririk entzutetsuenak dira eta PSYA, ORH-Observatorio de RR.HH eta e-saludable erakundeek bultatzen dituzte-.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak