Berriak Herrizaingoa

Aresen ustez, albiste “bikaina” da ETAk amaiera ematea enpresaburuei eginiko estortsioei

2011.eko apirilak 28

Eusko Jaurlaritzak banda terroristari exijitzen dio bere jarduera oro “behin betiko bertan behera utz dezan”

Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresek “albiste bikaintzat” jo du ETAk eginiko iragarpena, urtetan zehar Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako enpresaburuen kolektiboaren aurka erabili duen txantajeari eta estortsioari amaiera emateari buruzkoa. “Eusko Jaurlaritzarentzat albiste bikaina da ETAk enpresaburuei ezagutzera eman izana jada ez dela estortsio gehiagorik egongo, zeren eta horrek esan nahi baitu enpresaburuek ez dutela jarraitu beharko ETA banda terroristaren txantajea pairatzen”, adierazi du Aresek. Eusko Jaurlaritzak, halere, uste du ETAk harantzago joan behar duela eta iragarri behar duela “jarduera terrorista oro behin betiko bertan behera uzten duela”, horixe baita euskal gizartearen gehiengoa aspalditik eskatu izan diona.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)