Berriak Ogasuna eta Ekonomia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Zor Publikoaren 597 milioiren amortizazioa aurreratu du (Gobernu Bilera 2019-12-03)

2019.eko abenduak 03

Eusko Jaurlaritzak Zor Publikoko 597 milioiren amortizazio aurreratua baimendu du; horietatik 521,5M Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkio eta 75,5M Alokabideren maileguei.

Horrek zorpetzea murrizteko Eusko Jaurlaritzaren politikari erantzuten dio, eta zorra urte amaierarako gutxi gorabehera 9.500 milioi eurora arte murrizten du, kopuru finkatuetan. Zorrak berriki izan duen bilakaeraren ondorioz, Estatuan zorpetze txikiena duen autonomia-erkidegoa gara.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Legeak ezartzen duenez, aurrekontu-likidazioan superabita lortzen bada, superabit hori zorpetze garbia murriztera bideratuko da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko