Berriak Kultura
Eu

Euskal film laburrak mugak gainditzen dituzte

2011.eko apirilak 29

Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak lankidetza hitzarmena sinatu dute euskal film laburrak munduratzeko

Hitzarmena 2011ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean eta Kimuak programa kudeatzeko Etxepare Institutuak Euskadiko Filmategiari egingo dion 127.281 euroko ekarpena jasotzen du. Diru- kopuru hori Kimuak katalogoak osatzeko, merkatu profesionaletara joateko eta zinemaldi eta antzeko ekitaldietan parte hartzeko bideratuko da.

Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, eta Joxean Fernandezek, Euskadiko Filmategiko zuzendariak bi erakundeen arteko elkarlanaren oinarriak ezartzen dituen lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean Euskadiko Filmategiak Donostian duen egoitzan. Hitzarmen honek Kimuak programa kudeatzeko Etxepare Institutuak Euskadiko Filmategiari egingo dion 127.281 euroko ekarpena ere jasotzen du.

Gaur goizean Euskadiko Filmategiak Donostian duen egoitzan egindako prentsaurrekoan Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko zuzendariak, Euskadiko Filmategiak Kimuak programaren bidez egindako lana goraipatu du.

”Euskadiko Filmategiak bide luzea egin du azken urteetan, berak sortu zuen munduan eredu den Kimuak programa. Honek gure zinegile eta sortzaileei ate asko ireki dizkie munduan. Hainbat eta hainbat zinemaldi eta aretotan ikusi dira gure herriko talentuek eginiko laburmetraiak, eta hauei esker Euskadi munduratuz joan da. Guk, hitzarmen honi esker, orain arte egindakoari bultzada eman nahi genioke, egindakoa indartuz”.

Hitzarmena 2011ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean eta Kimuak programa kudeatzeko Etxepare Institutuak Euskadiko Filmategiari egingo dion 127.281 euroko ekarpena jasotzen du. Diru- kopuru hori Kimuak katalogoak osatzeko, merkatu profesionaletara joateko eta zinemaldi eta antzeko ekitaldietan parte hartzeko bideratuko da. Orain arte, ekarpen hori Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak egiten zuen eta gaurtik aurrera Etxepare Institutuak hartzen du bere gain konpromezu hori.

Halaber, Goenagak hitzarmen hau “ekarpen ekonomiko batetik haratago” doala azpimarratu du. Izan ere, Etxepare eta Filmategiaren arteko elkarlana ez da hitzarmen honen sinadurarekin hasten. Oso lan harreman laburra dute bi erakundeek eta horren fruitua dira Kimuak programako film laburren parte hartzea Guadalajarako zinemaldian edo hasi berri de Bruselako Film Laburren zinemaldian.

Joxean Fernandezek, Euskadiko Filmategiko zuzendariak, bi erakundeek Kimuak programaren bidez euskal film laburrak munduratzeko sinatutako hitzarmenaren garrantzia azpimarratu du. “Euskal zinema ardatz oso garrantzitsua da euskal kulturaren nazioarteko sustapenean eta hala izaten jarraitu behar du”, adierazi du Fernandezek.

Era berean, bi erakundeek amankomunean puntu asko dituztela esan du, eta gaur sinatutako hitzarmena “Etxeparek Filmategiari iritsaraziko dion ekarpen ekonomiko bat baino gehiago” izatearen desioa adierazi du.

Ildo horretatik jarraituz, Euskadiko Filmategiko zuzendariak “Etxepare Institutuaren sorrerak euskal film laburrak munduko txoko guztietara eramateko eskaintzen dituen aukerak baliatu” nahi dituela esan du. “Etxepare Institutua sortzen ari den sareak aukera bat izan behar du Kimuak programarentzat eta, era berean, Kimuak programa karta bikaina bihur daiteke Etxeparerentzat”.

358 sari azken hiru urteetan

Bestalde, Kimuak-en arduradunak, Txema Muñozek, programa honek azken hiru urteetan izan duen ibilbidearen balorazio positiboa egin du. Ehundaka zinemalditan ikusi ahal izan dira Kimuak 2008, 2009 eta 2010 katalogoetan jasotako film laburrak eta 350 saritik gora jaso dituzte.

2010ean Donostiako Zinemaldian aurkeztutako Kimuak 2010 katalogoan jasotako film laburrak dagoeneko 439 zinemalditan proiektatu dira, gehiengoa Espainiatik kanpo, arrakasta handiz. Muñozek Kimuak 2011 katalogoa programa honekin harreman oso estua izan duten eta duela gutxi joan diren hiru pertsonei eskainiko dietela aurreratu du, Magalí Lueiro, Txabi Basterretxea eta Aitzo Aramaiori, hain zuzen.

2011 urteko katalogoan parte hartzeko laburmetraiak uztailaren 8ra arte bidali daitezkela gogoratu du Muñozek. Oinarriak Kimuak.com webgunean aurki daitezke.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aizpea Goenaga, directora del Instituto Etxepare; Joxean Fernandez, director de la Filmoteca Vasca