Eu

Deba eta Zumaia arteko tren-zirkulazioen mozketa 6 hilabetez luzatuko da

2019.eko azaroak 29

Deba eta Zumaia arteko tren-zirkulazioen mozketa 6 hilabetez luzatuko da, gutxi gorabehera, Zankoeta 2 tunelaren ekialdeko zatian izandako lur-jausien ondorioz.

Tunel faltsuaren erorketa, ezponda irristatzearen ondorioz, hainbat faktoreren konbinazio batengatik gertatu da; besteak beste, azken asteetako euriteen ondorioz ura pilatu delako. Mugitutako harrien bolumena, gutxienez, 4.000 eta 6.000 tona artekoa dela kalkulatzen da.

Obra zibileko lanen eta obraren kalkuluak eta zaintza egiteko behar den ingeniaritza-lanaren zuzeneko kostua 2.000.000 eurokoa izan daiteke. Kopuru horri, kaltetutako seinaleztapen-, komunikazio- eta katenaria-instalazioak aldatzearen kostua gehitu beharko litzaioke, 50.000 eurokoa, gutxi gorabehera.

Tunel hori 1901ean jarri zen martxan Elgoibar – Donostia trenbidearen Deba – Zarautz tartean, eta hainbat eraberritze egin dira. Gune hori geologikoki oso ezegonkorra da, Zumaiako flysch ospetsuaren inguruan baitago.

Konponketa

Euskal trenbideak kudeatzen dituen ETS erakundeko teknikariek egoera sakon aztertu dute, eta larrialdiko jarduketa bat gauzatzea gomendatu dute, ezpondari eusteko eta tunel faltsua nahiz tunel zulatu hurbilena egonkortzeko. Horretarako, hainbat jarduketa aurreikusi dituzte:

a) Trenbide-eremua egungo tunelaren giltzarritik gorako kota bateraino betetzea, ezponda egonkortzeko eta haren azpialdean egiten den edozein jardueraren arriskuak saihesteko.   

b) Irristatzeari eusteko aukera ematen duen mikropiloteen pantaila bat gauzatzea.

c) Hondeatzea eta ainguraketak jartzea.

d) Egiturazko tunel faltsu bat egitea (mikropiloteen pantailaren babesean), kolapsatutako eremua berreraikitzeko eta handitzeko, eremu ezegonkor guztia estaltze aldera.

e) Tunelaren barrualdeko egitura sendotzea.

f) Trenbidea eta instalazioak berritzea.

Lursailaren ezegonkortasuna dela eta, kontuan hartzen da hau dela irtenbiderik seguruena, bai lanak egiteko bai zirkulazioak berrezartzeko.

Zerbitzu alternatiboa

Euskotrenek eskaintzen duen trenbide-zerbitzua bermatzeko, ETSk autobus‑zerbitzu hau jarri du erabilgarri:

Astelehenetik ostiralera (lanegunak):

  • Bilborako noranzkoan: Zumaia eta Deba arteko autobus-zerbitzua, geltoki horretatik trenez jarraitzeko.
  • Donostiarako noranzkoan: Deba eta Zumaia arteko autobus-zerbitzua, geltoki horretatik trenez jarraitzeko.

Larunbat, igande eta jaiegunetan:

  • Bilborako noranzkoan: Zumaia eta Kukullaga (Etxebarri) arteko autobus-zerbitzua, geltoki horretatik trenez jarraitzeko.
  • Donostiarako noranzkoan: Deba eta Zumaia arteko autobus-zerbitzua, geltoki horretatik trenez jarraitzeko.

Autobusa leku hauetan geldituko da:

Deba: geltokiaren ondoan.

Arroa: CN 634 autobus-geltokian.

Zumaia: geltokiaren ondoan. 

Aldi horretan, bidaiariak 30 minutu beranduago iritsiko dira helmugara, ohiko ordutegiarekin alderatuta.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Euskotreneko langileak dituzten geltokietan ere jaso dezakete informazioa, bai eta APP ofizialean, konpainiaren webgunean (www.euskotren.eus) eta Twitterreko @euskotrenEJGV kontuan ere.

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Eneko755
    2019.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚆 Deba eta Zumaia arteko tren-zirkulazioen mozketa 6 hilabetez luzatuko da ➡︎ https://t.co/RG3F9AfyMA https://t.co/G1in5KJ2gc

  • @deiEJGV
    2019.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚆 El corte de las circulaciones ferroviarias entre Deba y Zumaia se prolongará durante 6 meses ➡︎ https://t.co/Cv7Ttcy3jA https…

  • @deiEJGV
    2019.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚆 Deba eta Zumaia arteko tren-zirkulazioen mozketa 6 hilabetez luzatuko da ➡︎ https://t.co/RG3F9AfyMA https://t.co/G1in5KJ2gc

  • @arantxa_tapia

  • @Jose35119571
    2019.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚆 El corte de las circulaciones ferroviarias entre Deba y Zumaia se prolongará durante 6 meses ➡︎ https://t.co/Cv7Ttcy3jA https…

  • @euskotrenEJGV

  • @ETS_RFV

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak