Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Prestakuntza-eskaintza berrirako deialdia egin du Lanbidek, 6.650 pertsonentzat

2011.eko apirilak 27

Lanbidek gidatutako ikastaro horiek profesionaltasun-ziurtagiri berriak lortzeko aukera emango dute

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 443 prestakuntza-ikastarorako deialdia egingo du ekainaren hasiera aldean. 6.650 pertsona inguruk baliatu ahal izango dute eskaintza hori, haien prestakuntza hobetzeko eta lan-merkatura sartzeko aukerak areagotzeko. Ekimen horren barruan 242 ikastaro izango dira Bizkaian, 136 Gipuzkoan eta 65 Araban.

"Gure xedea ez da prestakuntzan gastatzea, prestakuntzan inbertitzea baizik.  Eskaintza horrekin prestakuntza-ibilbide bat eraiki nahi dugu, langabetuak lan‑merkatuan aktibatzeko aukera izan dezan", adierazi du Pedro Sánchezek, Lanbideko Prestakuntza zuzendariak. Horregatik, deialdia egiterakoan Euskal Enplegu Zerbitzuak lehentasuna eman die "lan-aukera handienak ematen dituzten jarduerei".

Lanbidek bere kabuz kudeatzen duen lehenengo prestakuntza-eskaintza da, 2011ko lehenengo hilabeteetan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikotik oinordetzan jasotako 514 ikastaroei jarraipena eman ondoren. Kanpaina honetan 6.236 pertsonak jasoko dute prestakuntza.

Aurreko deialdietan ez bezala, Lanbidek gidatutako ikastaro horiek profesionaltasun-ziurtagiri berriak lortzeko aukera emango dute. Agiri hori ofiziala eta baliagarria da Espainia osoan, eta hasierako Lanbide Prestakuntzako edo araututako Lanbide Prestakuntzako tituluen baliokidea da.

Ziurtagiria modulu-programa bat amaitu ondoren lortuko da. "Sistema horrekin ikasleak aurrera egingo du titulu ofiziala lortzeko bidean. Prestakuntza koherente eta osatuaren alde egiten dugu apustu, ikasleak aktibatzeko", adierazi du Sánchezek.

Ikastaroak enplegurako Lanbide Prestakuntza emateko homologatuta dauden zentroetan emango dira. Eskaintzaren barruan hainbat espezialitate sartzen dira; besteak beste, eguzki-energiako instalazioak, turismoaren sustapena, sistema mikroinformatikoen muntaketa eta Alzehimer gaixotasuna dutenei edo toxikomanoei arreta espezializatua ematea.

 

Iruzkin bat
  • @CabiriaComunica
    2011.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Lanbide convoca una nueva oferta formativa para 6.650 personas http://ht.ly/4ILm4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan