Eu

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, ELGArekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-joerak aztertu ditu

2019.eko azaroak 28

Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murok, Jonathan Barr eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (OCDE) beste ordezkari batzuekin batera, lanaren etorkizunarekin lotutako joera eta aukera nagusiak aztertu ditu gaur, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-programen diseinua hobetzeko. "Hainbat elkarrizketen bidez, 2020ko apirilerako agindutako azterlanaren plangintzaren barruan, enpleguarekin zerikusia duten hainbat alderdi kontrastatu ditugu hainbat gizarte-eragilerekin, eta hainbat datu eman ditugu. OCDEk txosten bat egingo du Eusko Jaurlaritzarentzat, etorkizunean enpleguak izango dituen joerei buruz eta digitalizazioak euskal lan merkatuan izango duen eraginari buruz ", zehaztu du Murok.

Euskal Autonomia Erkidegoko lanaren etorkizunarekin zerikusia duten ustiatu gabeko joerak eta aukerak identifikatzeko gizarte-berrikuntzako proiektua da, gaur egun garatzen diren enplegu-programen diseinua hobetzeko.

 “Aldaketa horiek laneko modu berrietarako zer joera dakarten jakin nahi dugu. Izan ere, gaur egun dauden lanpostu askok berregituraketak izan ditzakete etorkizunean. Lanpostuen digitalizazioak eta automatizazioak malgutasun eta erresilientzia-gaitasun handiagoa eskatzen die enpresa eta langileei, lanaren izaera aldakorra delako. Asko dira ekonomia digitalak eta ekonomiaren digitalizazioak eskaintzen dituen aukerak”, adierazi du Marcos Murok.

 

ELGAko teknikariek Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat lanpostu aztertzen dituzte, Lanbideko enplegu-bulegoetako, prestakuntza-zentroetako, sindikatuetako eta merkataritza- eta industria-ganberetako langileekin biltzen dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lan- eta ekonomia-joerak beste eskualde eta herrialde batzuetako joerekin alderatzen dituzte. ELGAk urtebetean aurkeztuko du behin betiko txostena. Topaketetan izan dira, besteak beste, Confebask, Asle, Konfekoop, merkataritza-ganberak, Emakume Enpresaburuen Elkartea, Garapena, Novia Salcedo Fundazioa, UPV-EHU, Deustuko Unibertsitatea, Gizatea, Elhabe, Mondragon Unibertsitatea, Lanbide eta Eusko Jaurlaritzako hainbat sail, baita arloko profesionalak eta adituak ere.

           

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jonatan Barr