Berriak Lehendakaritza
Eu

EAEn aniztasun funtzionala duten emakume gazteen lan-egoera aztertu du Emakundek lagundutako ikerketa batek

2019.eko abenduak 02
  • Kasu gehienetan, lan-baldintzak prekarioak dira sektore feminizatuetan lan egiteagatik eta kontratu partzialak eta aldi baterakoak izateagatik, besteak beste
  • Askotariko diskriminazioak jasaten dituzte beren lanetan, beren lan-baldintzei, nagusi diren aurreiritzi eta estereotipoei eta egokitzapenik eta irisgarritasunik ezari lotuta
  • Azterlanak zenbait gomendio biltzen ditu dibertsitate funtzionala duten gazteek EAEko Administrazio Publikoarekin dituzten interakzioak hobetzeko

 

Gaur goizean aurkeztu da Nerea Azkonak, Ziortza Rekakoetxeak eta Amaia Garcíak dibertsitate funtzionala duten EAEko emakume gazteen lan egoerari buruz egin duten azterlana. Emakundek beka bat eman dio, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerketa-lanak egiteko beken deialdiaren barruan. Azterlanaren bidez, emakumeen kolektibo jakin batek jasaten dituen desberdintasun-egoerak ikusarazi nahi dira. Kolektibo horren bizitza baldintzatzen dituzten faktoreak anitzak dira, besteak beste: Sexua, adina eta dibertsitate funtzionala. Genero ikuspegitik eta intersekzionalitatearen teoria kontuan hartuta egin da ikerketa; izan ere, hainbat faktoreren artikulazioa kontuan hartuta soilik uler daiteke haien errealitatea. Azterketaren helburu nagusia izan da aztertzea, aldagaien artikulazio hirukoitz horretatik abiatuta, zer desberdintasun-, oztopo- eta diskriminazio-egoera espezifiko dauden, desgaitasunen bat duten emakumeen lan-esparruan. Hau da, emakume, gazte eta dibertsitate funtzionala dutenak lan-eremuan pairatzen dituzten desberdintasun- eta/edo diskriminazio-egoera jakin batzuk, zuzenekoak edo zeharkakoak, nola sortzen diren aztertzea.

Helburu horiei guztiei erantzun ahal izateko, metodologia kualitatibo bat diseinatu da, banakako elkarrizketa sakonetan eta talde-elkarrizketetan oinarritu dena. Guztira, 40 emakumek parte hartu dute; desgaitasunen bat duten 26 gazte, beren lan-esperientziak azalduz, eta 14 berdintasun- eta enplegu-teknikarik, gazte horiek bizi dituzten errealitateak hobetzeko Administrazio Publikoari eta hirugarren sektoreko erakundeei emango lizkiekeen gomendioak jasoz.

Elkarrziketak aztertu ondoren, ondorio garrantzitsuenetako batzuk izan dira kasu gehienetan dibertsitate funtzionala duten emakume gazteen lan-baldintzak prekarioak direla hainbat arrazoirengatik, hala nola, sektore feminizatuetan lan egiteagatik, kontratu partzialak eta aldi baterakoak izateagatik eta haien osasunak denbora baldintzatzen dielako, eta horrek zuzenean eragiten duelako haien lanpostuetan. Dibertsitate funtzionala duten gazteek askotariko diskriminazioak jasaten dituzte beren lanetan, beren lan-baldintzei, nagusi diren aurreiritzi eta estereotipoei eta egokitzapenik eta irisgarritasunik ezari lotuta. Gainera, aniztasun funtzionala duten eta etxeko lanak eta zaintza-lanak egiten dituzten emakumeen ehuneko bat dago etxean sartuta, eta horiek ikusezinak dira estatistiketan eta lan eremuetan.

Azterlanak ondorioztatzen duenez, dibertsitate funtzionala duten gazteen premiei – kasu honetan, lan-arlokoei – modu sistematikoan eta zeharkakoan aurre eginez bakarrik egin ahal izango da Aurrera genero-ikuspegia eta dibertsitatea integratzeko prozesuan, aniztasun funtzionala duten emakumeak beste emakume batzuetatik eta gizon guztietatik bereizten dituen arraila ez dadin handitzen jarraitu. Horregatik, generoarekin, gazteriarekin, aniztasun funtzionalarekin eta enpleguarekin zerikusia duten politika publikoak sakonki berrikustea eskatzen dute.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko abenduak 09

    Egunon,

    Eskerrik asko por este diagnóstico que visualiza entre otros puntos, la precariedad laboral de la mujeres con diversidad funcional en la CAPV.

    A este informe me gustaría añadir la precariedad de contratación que realizan LAS EMPRESAS DE INSERCIÓN (VARIAS).

    En primer lugar, los puestos de trabajo para los que son contratadas son las categorías más bajas del mercado dando igual los estudios académicos que tenga la contratante.
    Estas empresas se publicitan en sus web como empresas de inserción que velan por la empleada con d. funcional y la gran mayoría se lucran de contratos paupérrimos.

    Además, en la mayoría de los casos, las consultas médicas son obligatorias su recuperación de horas, siendo al menos sorprendente porque es un perfil que debe acudir a especialistas médicos (en la mayoría de los casos frecuentemente).

    Hay un vacío de SEGUIMIENTO de a quiénes contratan estas empresas y de qué convenios utilizan para sus empleadas.

    Por otro lado, hay un SILENCIO por miedo (atroz) en muchas mujeres contratadas que asumen condiciones laborales que no favorecen en absoluto. Hablamos de itinerarios laborales no personalizados (Ej. ante una discapacidad física; necesidad de levantarse, mobiliario adaptado, etc)

    En mi opinión hay mucho que se puede mejorar, comenzado principalmente en pedir a las empresas de inserción convenios dignos e itinerarios personalizados como se publicitan en sus webs.

    Mila esker

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak