Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Beatriz Artolazabal: “Arabako enpresen nazioarteko hedapenean, gazteek aukera bat dute merkatu berrien merkataritza-, produkzioa-salmenta-, banaketa- eta mantentze-lanean”

2019.eko azaroak 28
  • Arabako Enpresen Nazioartekotzearen Sariak: General Químicak, Kupsak eta Bodegas Izadik jaso dute saria
  • “Enpleguaren eta aurrerapen ekonomikoaren hobekuntza gure gaitasunaren araberakoa da, betiere Europaren babesarekin, gure bikaintasuneko produktuei merkatuak irekitzeko”

VG 28 11 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, nazioartekotzea ezinbestekoa da gure tokiko ekonomiarako, eta, Arabako enpresen nazioarteko hedapenean, gazteek aukera bat dute salmentarako, banaketarako eta mantentzerako merkatu berriak arakatzeko merkataritza-lan horretan”.

Artolazabalek, Gregorio Rojo Arabako Merkataritza Ganberako presidentearekin, Eduardo Mozo de Rosales Arabako Ganberako idazkari nagusiarekin eta zuzendariarekin, Gorka Urtaran alkatearekin, Ramiro González diputatu nagusiarekin eta Miguel Otero Elcano Errege Institutuko ikertzaile nagusiarekin batera, Euskadiko hiriburuan izan den Arabako Enpresen Nazioartekotzearen XXXIV. Sarien galan parte hartu du. Hartan, General Químicak, Kupsak eta Bodegas Izadik jaso dute saria.

Artolazabalek honako hau aipatu du: “enpleguaren eta aurrerapen ekonomikoaren hobekuntza gure gaitasunaren araberakoa da, betiere Europaren babesarekin, gure bikaintasuneko produktuei merkatuak irekitzeko” Horretarako, gure gazteriak prestakuntza bikaina izan behar du eta etengabe prestakuntza jasotzen egon behar du; horretarako, gu guztion babes irmoa behar du, batik bat lantoki dituzten ETEena eta enpresena”.

“Nazioartekotzea, ekonomiaren eta enpresaren munduan, globaltasuna da, merkatu zabala da, hedapen-bidean eta etengabe mugitzen ari dena, eta, gure industriarentzat eta Arabako mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearentzat, aukera bat da gure enpresak garatzeko, eta enplegu-bermea eta etorkizuneko bermea gure gizartearentzat, bereziki gure gazteriarentzat”, esan du Artolazabalek.

 Artolazabalen iritziz, “gure gazteria mundu digitalizatu berrian sartzen ari da, informazioa denbora errealean jaso du eta estatu handien arteko merkataritza-akordio aldakorren mende dago, egunotan bizitzen ari garenaren bidetik. Hori dela eta, gure gazteriak enplegura iristean prestakuntza eta trebakuntza handiagoa izan behar du, hizkuntzak ezagutu behar ditu, eta, Araban eta Euskadi osoan, hala ari gara egiten. Instituzio, ikastetxe, enpresa, familia eta Ganbera eta SEA bezalako erakundeok gure gazteria enplegu berrirako prestatzeko lan horretan gaude murgilduta: eta bertan dago nazioarteko merkatua”.

Baikortasuna

“Gure industriak eta gure mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreak etorkizunera indartsu eta segurtasunez begira jarraitu behar dute, Ameriketako Estatu Batuetako egungo presidentearen mehatxu eta erabakiak gorabehera, nahiz eta hura Arabako Errioxako ardoen nazioarteko hirugarren helmuga izan, Erresuma Batuaren eta Suitzaren atzetik. Inés Baigorrik esan bezala, etorkizun horrek “nolabaiteko ziurgabetasuna eta zuhurtzia” dakartza; izan ere, Rioja jatorri-deitura kalifikatu orok urtean hamar milioi botila saltzen ditu Estatu Batuetara eta bertako merkatuak gainera goranzko joera du”, esan du Artolazabalek.

“Hemendik merkatuak zabaltzen jarraitu behar dugu. Ahalmen handia eta uste osoa dugu: duela urte batzuk sortutako beharrak, ateak beste merkatu batzuetara gehiago zabaldu behar zirela ikusi genuenean, aukera bat eman zigun. Gure enpresek, beste inork baino hobeto, urrats hori eta hurbileneko merkataritza-egoerez bestelako bide horri eustea zer gogorra den badakite, eta, hala ere, lortu egiten dute”, esan du Artolazabalek.

“Langabezia Estatuko ekonomiaren arazo nagusi izaten jarraitzen du, baina hemengo erritmoa hobea da; ez da ahaztu behar lanpostuen % 10 enpresen nazioartekotzearen mende dagoela: 1,6 milioi dira, 31 milioi Europar Batasun osoan. Nazioartekotzea funtsezkoa da gure tokiko ekonomiarako.  Enpleguaren eta aurrerapen ekonomikoaren hobekuntza gure gaitasunaren araberakoa da, betiere Europaren babesarekin, gure bikaintasuneko produktuei merkatuak irekitzeko”, esan du Artolazabalek.

Sailburuaren hitzen arabera, “gure gazteek aukera bat dute salmentarako, banaketarako eta mantentzerako merkatu berriak arakatzeko merkataritza-lan horretan. Horretarako, gure gazteriak prestakuntza bikaina izan behar du eta etengabe prestakuntza jasotzen egon behar du; horretarako, gu guztion babes irmoa behar du, batik bat lantoki dituzten ETEena eta erakundeena”. Gure gazteriarekin, gure ekonomiak datozen hamarkadotarako etorkizuneko berme erreferentziala du”.

Ganbera: lankidetza:

Gregorio Rojo Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako presidenteak honako hau esan du: “nazioarte-arloan, nazioarteko sustapenean murgilduta dauden erakundeekin lankidetzan eta koordinazioan jarduteko ahaleginean, gure bokazioa da Arabako lurraldean egiten den enpresen nazioartekotzeari laguntza emateko lana antolatzea eta egituratzea”.

“Eusko Ganberen kide garen aldetik, ibilbide luzeko akordioa dugu Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin, eta hura lau ardatz nagusitan islatzen da: oinarri esportatzailea areagotzea eta, horretarako, enpresak bultzatzea, bai beren nazioartekotze-prozesuen hasierako fasean, bai prozesu hasiberrien finkapenean; enpresetan PROFEXen bidez merkataritza-ekipoak ezarri eta finkatzea; sustapen-ekintzen bidez merkatu berrien azterketan laguntzea, eta merkatuaren adimena, merkaturatzeko kanal digital berrien sustapenarekin batera”, esan du Rojok, amaitzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gregorio Rojo, Eduardo Mozo de Rosales, Pedro Elosegi, Gorka Urtaran, Ramiro González, Itziar Gonzalo.