Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Terrorismoaren aurkako alderdikeriazko erabilerak beti ahulduko du demokrazia"

2011.eko apirilak 27

“Doilorkeria da sistema judiziala prebentiboki erasotzea edo terrorismoa erabiltzea aurkari politikoa ahultzeko”, adierazi du López Lehendakariak

Euskadi, azken bi urteotan, “gatazkaren erreferentzia izatetik, adostasun eta ezberdinen arteko hitzarmenen eredu bilakatu da”, nabarmendu du Lehendakariak, honela bada, gizarteak jasan duen aldaketa aipatu du bere gobernua legealdiaren ia erdialdera heldu den honetan, “bikaintasunezko lurraldera itzuli dugu politika: jendearen benetako arazoak konpontzeko tresna”. Lehendakariak egindako hausnarketen artean, Euskadik bizi duen egoera ekonomikoa edo hezkuntza, osasungintza edo azpiegitura alorretan eman diren hobekuntzak ere aipatu ditu. Halaber, erakunde demokratikoei eta epaileen erabakiei errespetua erakusteko deia luzatu du baita ere. PPrekin duen itunari dagokionez, “zerbitzu publikoen defentsan oinarritzen den aurrerapenerako ituna” dela ziurtatu du.

“Olgetarako ez diren gauzak izan badira”, esan du Lehendakariak eta dei “irmoa eta serioa” luzatu die alderdi politiko ezberdinei, “PPri bereziki”, bere iritziz “terrorismoaren aurkako borroka alderdikeriaz, doilorki zenbaitetan, erabiltzeak beti ahulduko baitu demokrazia”, honez gain, gehitu du, “sistema judiziala erasotzea edo terrorismoa erabiltzea aurkari politikoa ahultzeko doilorkeria izateaz gain, guztiok ordainduko dugun arrisku demokratiko handia da", hau dela eta, “eztabaida hauek amaitu behar dira eta guztiok egin behar dugu bat sistema eta erakunde demokratikoekin” azpimarratu du “terroristen aurrean ditugun funtsezko defentsak baitira", gehitu du. “Azken helmugan egon gaitezke” gogoratu du Lehendakariak, "ETA galtzaile batekin" jakin dakielako “bere helmuga bakarra desagertzea dela”.

Patxi López Lehendakariak, Forum Europa Tribuna Euskadik eratutako gosari informatiboan hartu du hitza, bertan ia bi urteko gobernuaren balantzea egiteaz gain, “Euskadi hoberako aldatu” dela adierazi du.

Ia bi urteko bere gobernuaren balantzea egiteko profitatu du Lopezek bere hitzaldia eta “Euskadiko gizarteari erakutsitako konfiantza eta segurtasunezko” mezuan esan duenez, Euskadi krisialditik irteten ari da “galdutakoa berreskuratzen ari gara eta Espainiako lidergo ekonomikoa bereganatuko dugu, hoberen prestatuko herrialdea baikara", “enpresari ganorazkoenak eta arduratsuenak ditugu” “eta prestakuntza gehien duten langileak ere".

PPrekin sinatutako itunak “egonkortasun eta kudeaketa egokirako bermeak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari”, adierazi du Lehendakariak,“ezberdinen arteko” akordio hau “ez da eraso beharreko zerbait, imitatu beharko litzatekeena baino", gehitu du, honela bada, eskaera bat luzatu du"Euskaditik kanpo inork ez dezala alderdien arteko borrokan jaurtitzeko arma gisa erabili”.

Osasungintza, hezkuntza eta azpiegitura arloak nabarmendu ditu Lehendakariak "garrantzi berezikotzat", Patxi Lopezen iritziz, besteak beste, segurtasun klinikoa hobetu eta azpiegiturak ugaldu egin dira osasungintzaren alorrean . Hezkuntzari dagokionez, “benetako iraultza eman da hirueletasunarekin”. Azpiegiturei dagokienez, trenbideetako azpiegituren “modernizazioaren sustapena” aipatu du Lópezek, Abiadura Handiko Trena eta egun obretan diren 15 bide-tarteak nabarmenduz.

Iruzkin bat
  • @rafaela_romero
    2011.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakari: “El uso partidista de la lucha antiterrorista siempre termina debilitando la democracia”. http://bit.ly/gWNVEt

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)