Berriak Lehendakaritza
Eu

Jasotzen dituzten zerbitzu publikoen balorazio positiboa egin dute herritarrek

2019.eko azaroak 28

Euskal Administrazio publikoen irudia positiboa da orokorrean euskaldunen artean (% 80 oso edo nahiko positiboa) eta gainditu egiten du Europar Batasunaren batez bestekoa, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteko azken soziometroaren arabera ‒gaur argitara emana‒. Oraingoan Euskal Administrazio Publikoan oinarritu da lana, eta joan den urriaren 1etik 9ra egina da.

Arloka, Euskadiko populazioak egindako balorazioa positiboagoa da osasun-zerbitzuen funtzionamenduan (% 84en ustez ondo funtzionatzen du), irakaskuntza publikoan (% 79) eta Ertzaintzan (% 75). Eboluzioari dagokionez, azken neurketa honetan gehien hobetu diren zerbitzuak Ertzaintza eta gizarte-zerbitzuak dira.

Euskal Administrazioei dagokienez, prest daude datozen aldaketei aurre egiteko, % 41en ustez aldaketa batzuk behar ditu eta %17en ustez aldaketa asko. Egin behar diren aldaketa horietan sartzen dira administrazioa gaztetzea eta hortaz gazteak txertatzea (% 52), funtzionarioek etengabeko prestakuntza jasotzea (% 30) eta gardentasun handiagoa herritarrei ematen zaien informazioan (% 27), beste gai batzuen artean.

Euskadiko egoera politikoari buruz, populazioaren % 63en iritziz ona edo oso ona da, eta portzentaje hori pixka bat jaisten da maiatzean erregistratutakoaren aldean, eta gehiengoa dira ere (% 67) diotenak egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela, nahiz eta alderdi horretan gelditu egin den goranzko joera.

Lan-egoera pertsonalari buruz, % 63ek diote beren lan-egoera oso ona edo nahiko ona dela, eta joera positibo bat ikusten da 2018koaren aldean.

Enpleguaren sorkuntza da Euskadirentzako erronka nagusia eta lehentasunezko helburua izan behar du Eusko Jaurlaritzarentzat; azterlan honetan adierazitakoaren arabera, gainera, populazioak oraindik nahiago du bulegoetara zuzenean bertaratu tramite administratiboak egiteko (inkesta egin zaien 10 pertsonatik 6).

 Informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak