Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Beatriz Artolazabal eta Gorka Urtaran´ek euskal udalerriak “tokiko gizarte-zerbitzuen kudeaketa jasangarrian sustapenaren eta jardunbide egokien buru izaten jarraitzera” animatu dute

2019.eko azaroak 28
  • Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta EUDEL´en Elkarteburuarekin batera, Beatriz Artolazabalek “Berrituz Lehen topaketa”n parte hartu du
  • Artolazabal: “Erakundeen arteko lankidetzaren bidez, behar gehien duten kolektibo guztiei, adinekoei, mendekoei, zaintzaileei, desgaituei edo gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei sarbidea errazten zaie gizarte-kohesioko maila altuak lortzen ari diren programetara”
  • Urtaran: “Pertsonen beharrizanetatik hurbil gaudenez, Udalak berrikuntzak egiten ari gara tokiko gizarte-zerbitzu modernoak finkatzeko, herritar guztientzat hurbileko erreferenteak izan daitezen”

VG 2019 11 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatearekin eta EUDELen Elkarteburua, euskal udalerriak animatu dute “foru-aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, tokiko gizarte-zerbitzuen kudeaketa jasangarrian sustapenaren eta jardunbide egokien buru izaten jarraitzera eta, horrela, behar gehien duten kolektibo guztiei, adinekoei, mendekoei, zaintzaileei, desgaituei edo gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei garatzen diren eta gizarte-kohesioko maila altuak lortzen ari diren ekimen eta programetara sarbidea erraztera”.  

Urtaran eta Artolazabalek “Berrituz Lehen topaketa”n parte hartu dute topaketa Euskadiko hiriburuko Europa jauregian izan da, eta tokiko gizarte-zerbitzuetara bideratuta egon da. Berrituz Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, tokiko gizarte-zerbitzuen kudeaketaren inguruko berrikuntza, ebaluazioa eta jardunbide egokiak sustatzekoa.

“Berrikuntza, kalitatea eta ezagutzaren kudeaketa plangintzari eta gizarte-arloko esku-hartzearen praktikari heltzeko funtsezko kontzeptuak dira. Gizarte-zerbitzuak, haien jatorriagatik eta ibilbide historikoagatik, ongintzarekin edo premiazko erantzuna behar zuten larrialdiko egoerei arreta ematearekin identifikatu izan dira. Testuinguru horretan, esku-hartze hutsa arazoa konpontzeko ekarpen nahikotzat jotzen zen”, esan du Artolazabalek.

“Udalak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemara sartzeko atea gara. Pertsonen beharrizanetatik hurbil gaudenez, berrikuntzak egiten ari gara udaletako gizarte-zerbitzu modernoak finkatzeko, herritar guztientzat hurbileko erreferenteak izan daitezen. Helburu horrekin, EUDELek BERRITUZ ekimenean parte hartzera animatu nahi ditu udalak, izan ere, oso tresna baliotsua da tokiko praktika onak eta esperientzia aitzindariak udalen artean zabaltzeko”, esan du Gorka Urtaran.

Finkapena

Sailburuak esan duenez, “gizarte-zerbitzuak pixkanaka herritarren gizarte-eskubide gisa finkatu izanak enfasia haren prebentzio-gaitasunean jarri du, eta politika publikoen beste eremu batzuekin erkatu izanak –besteak beste, hezkuntza edo osasuna– esku-hartzeen kalitateari arreta gehiago eskaintzea ekarri du. Fokua orain gizarte-zerbitzuen eraginkortasuna eta efizientzia erakusteko beharra da. Osasun-zientzietan oso errotuta dauden planteamenduak, besteak beste, ebidentzian oinarritzen den praktika, finkatzen joan dira; izan ere, gizarte-arloko esku-hartzea haren eraginkortasunaren ezagutza egiaztatuan oinarritu behar da, sistematikoki”.

“Dagoeneko ez da nahikoa lortutako estaldurekin, artatutako pertsona-kopuruarekin edo egindako gastuarekin lotura duten prozesu-adierazleekin jardueraren ebaluazio-ikuspegia izatea: zerbitzuak erabiltzaileentzat eskuratzen diren emaitzetatik ere ebaluatu behar dira, aurretik esku-hartze bakoitzerako ezarritako helburu zehatzen arabera. Gizarte-zerbitzuetan berrikuntza- eta eraginkortasun-irizpide horiek sartzeko beharra krisi ekonomikoaren ondorioekin lotzen da”, azpimarratu du.

Artolazabalek honako gomendio hau egin du: “Eusko Jaurlaritzak gizarte-ezagutzaren eta -berrikuntzaren kudeaketa sustatzen du; izan ere, hori da Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan ezarritako helburuetako bat.

berrituz.eus web-orrialdea 2019ko ekainetik dago abian. Haren funtzioa da tokiko gizarte-zerbitzuen eremuan esperientzia eta dokumentazio interesgarrienak antzeman, aztertu, sailkatu eta zabaltzea. Aldian behingo Berrituz Topaketen lehen edizioa gaur da, eta, haietan, esperientzien trukea sustatzeko eta ikaskuntza kolektiboari bide emateko eragile interesdunak batzen dira.

“Gaur ezagutuko ditugun jardunbide egokiek bezalakoek nor imitatu hautatzen jakiteko eragin dezaketen dei-efektuan sinesten dugu, eta hori beste urrats bat gehiago izan daiteke berrikuntzaren bidean. Ziur gaude esperientzien truke horretatik ekimen berriak eta emankorrak sortuko direla. Herri gisa egokitu zaigun Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema deszentralizatuaren ontasunetan sinesten dugu. Urte hauetan hura eraginkorra dela erakutsi dugu, subsidiariotasunetik, hurbiltasunetik eta gure herritarren arazo eta beharren hurbileneko ezagutzatik. Tokiko udal-mailako lehen mailako arreta da gure sistemaren oinarria, eta lehen mailako arreta horren inguruko jardunbide egokiak ezagutzera eman eta sustatzea tresna eraginkorra da gure Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eredua finkatzeko”, esan du Artolazabalek.

Berrikuntza

Arantza Mendieta eta Imanol Ilárraz SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko teknikariek Berrituz programa aurkeztu dute; programak Euskadiko tokiko gizarte-zerbitzuen eremuko tresna tekniko eta esperientzia nabarmenak jaso ditu, eta beste leku batzuetan garatu diren eta Euskadin egokitu daitezkeen tresnak edo esperientzia berritzaileak antzematen ditu. Gainera, proiektu berriak abian jartzeko bide ematen duten eta dagoeneko badaudenak hobetzen dituzten ideiak ematen ditu, eta urteko topaketak antolatzen ditu, esperientzien trukea sustatu eta tokiko gizarte-zerbitzuen inguruko ikaskuntza kolektiboari bide emateko.

Tresna teknikoak lehen mailako arretarako gizarte-zerbitzuek prestatutako edo egokitutako tresnak dira, eta haiek diagnostikorako, plangintzarako, esku hartzeko edo ebaluatzeko eginkizunetan erabiltzen dituzte. Galde-sortak izan daitezke, eskalak, sarbiderako baremoak, protokoloak, ordenantzak edo erregelamenduak, baldintza-agiriak, zirkularrak edo adierazleak. Euskadiko udal eta mankomunitateek Berrituzen parte hartzen dute eta, horretarako, beren lehen mailako arretarako gizarte-zerbitzuetan sortu edo egokitu dituzten mota horretako tresnak proposatzen dituzte.

SIISek antolatutako jardunaldian, bestalde, honako hauek parte hartu dute: Silvia Navarro berrikuntzako eta antolamendu-ikaskuntzako prozesuetako bideratzailea, eta “gizarte-zerbitzuetako bizitza adimentsuaz” mintzatu da; Edurne Zubia Azpeitiko Udalekoa; Javier Ruiz Portugaletekoa, eta Belén Zeberio Vitoria-Gasteizko Udaleko familia-babesaren eta harreren unitateko burua.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran; Arantza Mendieta; Silvia Navarro, Rafael López de Arostegi