Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Irune Muguruzak “2018-2022rako Familia eta Haurrentzako IV. Laguntza Planak gizarte-kohesiorako duen eragin positiboa” nabarmendu du

2019-11-27
  • Gurutzetako Haur eta Nerabeentzako Baliabide Zentroaren inaugurazioa, Barakaldon

 

Barakaldo, 2019 11 27

 

Irune Muguruza Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak, gaur arratsaldean, “2018-2022rako Familia eta Haurrentzako IV. Laguntza Planak familien, haurren eta nerabeen ongizaterako, kontziliaziorako eta emantzipaziorako duen eragin positiboa” nabarmendu du, “benetako bultzada gizarte-kohesiorako”.

 

Muguruzak Gurutzeta auzoko Bakea kaleko (Barakaldo) Haur eta Nerabeentzako Baliabide Zentroaren inaugurazio-ekitaldian parte hartu du, Amaia del Campo udalerriko alkatearekin batera. “Jarduketa-plan horren esparruan, dagoeneko hobetu dira familientzako seme edo alabako edo kontziliazioko laguntzak, doakotasuna ezarri da 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familientzako Haurreskolan eta haur eta nerabeei arreta emateko “Zeuk Esan" zerbitzua (116 111 telefonoa) dugu".

 

“Baliabide-zentro hau martxan jartzeko auzolanaren espiritu horretan, baliabide gutxien duten familientzako laguntza gehiago lortzen duzue, umeentzako hezkuntza-indargarriaren bidez, pobrezia transmititzeko zikloa apurtzeko eta Barakaldon adingabe horiei aukerak sortzeko modu gisa. Zentro berri honen esparru den Haur Pobreziaren aurkako Borroka Programa posible egiten duzue, hura erabiltzen duten umeek eta nerabeek seguru egoteko babeslekua aurkitu ahal izateko”, esan du Muguruzak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Antonio Aguado, Roberto Urkiza, Xabier Otxandiano, Amaia del Campo,