Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza Saila: Enplegu Publikorako Eskaintza berriaren deialdia, 2020rako

2019.eko azaroak 27

 

  • Hezkuntza Sailaren 2020rako Enplegu Publikorako Eskaintzak 1.148 plaza jasotzen ditu
  • Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetarako izango dira plaza horiek
  • Deialdi berri honekin, Hezkuntza Sailak legealdi honetan irakasleentzako 5.000 plaza eskaintzeko hartu zuen konpromisoa betetzen du. Zehazki, 5.294 izango dira legealdian eskainiak

Hezkuntza Sailak beste EPE bat (Enplegu Publikorako Eskaintza) deituko du datorren 2020an. Zehazki, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegorako eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoan deituko diren 1.148 plaza izango dira. Hezkuntza Saileko arduradunek, beste zenbait gairen artean, deialdi berri hau izan dute hizpide gaur eguerdiz sindikatuetako ordezkariekin burutu duten bileran. Bertan ezagutarazi zaie sindikatuei 1.148 plazako deialdi hau.

Bileran, Hezkuntza Sailak EPE honetako espezialitateen inguruko proposamena eta horietako bakoitzeko plaza kopurua ere helarazi die sindikatuei. Atxikitako PDF artxiboan ikus daiteke proposamena.

2020an zehar gauzatuko den hautapen-prozesu honetarako deialdiak, 2015etik Hezkuntzan etengabe eta urtero gertatu diren aurreko deialdiei jarraipena ematen die. Era honetan, Hezkuntza Sailak legealdi honetarako harturiko bi konpromisoak bete ditu: batetik, urtero EPE bat deitzeko konpromisoa, eta bestetik, gutxienik legealdian 5.000 plaza deitzeko konpromisoa (azkenik, legealdi honetan 5.294 plaza eskainiko dira).

Enplegu Publikorako Eskaintzek, kalitatezko enplegua sortzeaz gain, Euskal Hezkuntza Sisteman diharduten irakasleei lan-egonkortasun handiagoa ere eskaintzen diete; egonkortasun horrek, aldi berean, sendoago bihurtzen du hezkuntza sistema, irakaskuntzaren kalitatean ere eraginez.  

Indarrean den araudiak baimentzen dituen plaza guztiak eskaintzen ditu Hezkuntza Sailak deialdi honetan. Aurrekoetan legez, segurtasun eta berme juridikoa lehenesten dira eskaintza berrian ere, hau prestatzeko ahalegina egiten duten irakasleen lana baloratzeko asmoz, haien itxaropen eta ilusioak babestearekin batera. Hezkuntza-administrazioaren nahia da bitartekotasun tasa jaisten jarraitzea legealdi honetan zehar.

Hezkuntza Sailak 2020 urte hasieran deituko du Enplegu Publikorako Eskaintza, eta bertan zehaztuko dira izena emateko epeak, proben egun eta ezaugarriak, programazio didaktikoa aurkezteko egunak, eta Hezkuntzako EPE honetarako garrantzizko gainerako informazio guztia. 

Hezkuntzako Ikuskarien Kidegorako EPE

Bestalde, EHAAk atzo argitaratu zuen, azaroaren 26an, Hezkuntzako Ikuskarien Kidegorako 28 plaza eskaintzen dituen deialdia. Karrerako irakasle funtzionarioei zuzenduriko deialdi honetako hautaketa-probak 2020ko udaberrian burutuko dira.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko abenduak 05

    Tengo la misma pregunta. ¿Nos la podrían resolver?
    Gracias

  • go
    2019.eko azaroak 30

    hola estoy cursando Formación Pedagógica y Didáctica para el Profesorado de Formación Profesional este año, lo terminaría en junio del 2020. ¿es posible que me apunte a las oposiciones?

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak