Berriak Herrizaingoa
Eu

Biktima mortalik gabe amaitu da Aste Santuko trafiko operazio berezia Euskadin

2011.eko apirilak 26

Bide itzulgarriak modu erabakigarrian lagundu du zirkulazioa hobetzera

Aste Santuko trafiko operazio berezia biktima mortalik gabe amaitu da Euskadiko errepideetan. Aste honetako eboluzioaren zain (jai-egunak geratzen dira oraindik Araban), Trafiko Zuzendaritza pozik agertu da operatiboaren emaitzen aurrean, azken urteetako joera ona sendotzen baitute. Auto-ilarei dagokionez, A-8an martxan jarritako bide itzulgarriak teknikarien iguripenak baieztatu ditu eta modu erabakigarrian kolaboratu du pilaketen gutxiagotzean irteera-egun klabeetan.

Gaur goizean zehar mugako sarbideetan trafikoa gutxika-gutxika normalizatzearen zain (jai-egun hauetan zehar gelditutako kamioiak martxan jartzen diren heinean emango da), urte honetako Aste Santuko trafiko operazio berezia era onean amaitu da euskal errepideetan eta ez da biktima mortalik egon.

Apirilaren 20ko eguerdiko ordu batean hasi zen eta atzo gauerdira arte iraun duen operazioa dagoeneko amaitu da; hala ere, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eta Ertzaintzak euren errefortzua mantenduko dute aste honetan zehar, Arabako San Prudentzio jaiak direla eta geratzen diren egun gatazkatsuengatik.

Beste urte batzuekin alderatuta, Aste Santuaren inguruan emandako istripuak orain dela bost urteko 319etatik urte honetako 137etara jaitsi dira. Bestalde, kalte pertsonalak eragin dituzten istripuak ere antzeko proportzioan jaitsi dira, 81etik 41era.

Istripuen balantzea ona izan bada, zirkulazioaren bizkortasunaren balantzea ere onuragarria daukagu; asteazkeneko eta osteguneko irteera-egunetan zehar A-8an Kantabria norabidean jarritako bide itzulgarria puntu honetan ohikoak diren auto-ilarak ekiditeko erabakigarria izan da. Ia zazpi mila gidarik erabili zuten bide berria bi egun horietan eta horrek modu garrantzitsuan lagundu zuen beste bideetako zirkulazioa eta errepide osoko arintasuna bizkortzeko.

Beste tarte batzutan, bi irteera-egunetan zehar, auto-ilararen bat egon zen Biriatoun Frantzia norabidean, eta AP-1ean Burgos norabidean, Armiñoneko korapiloaren parean. Puntu berdin horietan eta A-8an Kantabria eta Bizkaia artean (auto-ilarak egon ziren Kantabriako lurraldean) zirkulazioa areagotu zen itzuleran. Trafiko Zuzendaritzak aurreikusten duenarena arabera, bide itzulgarria norabide horretan martxan jartzen denean, Super Sur errepidea irekitakoan, itzuleretan ematen diren auto-ilarak gutxiagotuko dira.

 

Iruzkin bat
  • @_Autoplus_
    2011.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Finaliza sin víctimas mortales la operación especial de tráfico de Semana Santa en el País Vasco. http://bit.ly/h175FD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan