Berriak Lehendakaritza
Eu

Zinexitek “Awlad – Hesiak Gainditu” euskal dokumentalaren estreinaldia aurkezten du

2019.eko azaroak 28
  • Filma, herrialde arabiarrak eta migrazio mugimenduak ondo ezagutzen dituzten bi kazetarik zuzendu dute, Cosimo Caridi italiarrak eta Ane Irazabal euskaldunak

Teaser AWLAD: https://vimeo.com/373858645

ZINEXITen 2019ko edizioak erabateko estreinaldi bat izango du aurten, “Awlad – Hesiak Gainditu” euskal dokumentalaren estreinaldia, hain zuzen ere. Euren jatorrizko herrialdeetako indarkeriatik ihes egin duten eta gaur egun Berlinen, Greziako Samos uhartean, errefuxiatu eremu batean eta Oñatin (Gipuzkoa) bizi diren bi neskatoren eta bi mutikoren historia. Filma, herrialde arabiarrak eta migrazio mugimenduak ondo ezagutzen dituzten bi kazetarik zuzendu dute, Cosimo Caridi italiarrak eta Ane Irazabal euskaldunak. Azken horrek, beste batzuen artean, Euskal Telebistako berriemaile moduan egin du lan.  Filmaren proiekzioaren ondorengo solasaldietan egongo da Irazabal, bai gaur  Bilbon, bai bihar Gasteizen ere.

Mohamad, Aya, Hadi eta Muzhda lau ume errefuxiatu dira; beren jaioterriko indarkeria atzean utzi dute. Haiek guztiek ihesaldiaren lau etapa erakusten dituzte. Ihesaldiaren helburua da leku seguru batera iritsi eta bertan beren bizitzen norabideari ekin ahal izatea. Lau ume horiek berenhaurtzaroa aldarrikatzen dute, baina, batik bat, eskolara joateko duten eskubidea. Protagonistak normaltasunera itzultzeko eta gerran galdutako haurtzaroa berreraikitzeko borrokatuko dira.

Ane Irazabal (Arrasate, Gipuzkoa) Palestinan lanean hasi zen eta, 2011z geroztik, udaberri arabiarrekin Egipton, Tunezen, Libanon, Jordanian… Azken urteotan, errefuxiatuen eta Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Europako migraziofenomenoen dramaren segimendua egin du.

Cosimo Caridik Il Fatto Quotidianorako, Nemo - Nessuno esclusorentzat idazten du RAI 2n. Bere txostenak BBCk, Al Jazeerak, Telesur-ek, RSIk, Internazionale-k argitaratu dituzte. Hamar urte baino gehiago izan da Ekialde Ertaineko gatazkak jarraitzen, eta azken urteotako krisi nagusien berri eman du, besteak beste, Afrikako Adarra eta Filipinak.

Amaiera Hitchcockeren klasiko batekin

Iaztik aurrera, giza eskubideei buruzko zinearen historiako izenburu handiei eskaintzen zaien ZINEXIT Classic sekzioari dagokionez, oraingo honetan “Falso Culpable” izan da aukeratutako izenburua, lapurreta bat dela eta modu okerrean akusatutako gizon bati buruz Alfred Hitchcockek egindako lan ahaztezina, ohiko thrillerretatik urrun dagoen drama errealista eta Henry Fondarekin egin zuen lan bakarra. Film horrek itxiko du zikloa Bilbon, azaroaren 29an, ostiralean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak