Berriak Lana eta Justizia

Laneko Ikuskaritza eta soldata-arrakalaren kontrako borroka

2019.eko azaroak 27

Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak Soldata Arrakalaren kontrako borrokan Laneko Ikuskaritzak duen rola aztertzeko jardunaldi bat inauguratu du gaur Bilbon; gainera, Soldata Arrakala Txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboan aurreikusitako beste bitarteko garrantzitsu batzuei erreparatuko zaie bertan: Gizarte Elkarrizketarako Mahaia, Lan eta Gizarte Arloko Ikuskaritzak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

San Jose sailburuak nabarmendu du soldata-arrakalaren gairako Laneko Ikuskaritzako unitate espezializatuak sortu dituztela, ikuskatzaile multzorako prestakuntza-programa bat garatu dutela, eta sentsibilizazio-kanpaina bat zabalduko dute, Laneko Ikuskaritzaren bitartez edo, telematikoki, Eusko Jaurlaritzaren Laneko Zuzendaritzako Iruzurren Postontziaren bitartez bideratzekoa.

“Laneko eta Justiziako Aurrekontu Proiektua Eusko Legebiltzarrean aurkeztean –erantsi du San Josek– nabarmendu nuen irmoki babesten dugula berdintasuna, askotariko hainbat neurriren bitartez, baina bat bereziki: Laneko Ikuskaritzaren baliabideak handitzea, antolakuntzaz egungoak hobetuz eta gutxienez beste 10 ikuskatzaile gehituz”.

Maria Jesus San Jose sailburuak gogorarazi du, bestalde, Eusko Jaurlaritzak berdintasuna eraginkortasunez bultzatzeko erabaki irmoa hartu duela, eta Euskadi soldata-arrakala txikiena duten Europako bost herrialdeetan kokatzea hartu duela helburutzat.

Laneko Ikuskaritza eta horrek Soldata Arrakalaren aurkako borrokan duen eginkizuna. Tresnak” azaroaren 12an Donostian hasitako ziklo baten zati da; saio horretan, Frantzia, Italia eta Portugalgo laneko ikuskaritzen arduradunak bildu ziren, “Genero-arrazoietan oinarritutako soldata-diskriminazioaren kontrol publikoa” izenburupean.

Gaurko jardunaldian, Jon Azkue Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak, Elena Perez Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak eta Iciar Gonzalez Eusko Jaurlaritzaren Laneko Ikuskaritzako zuzendariordeak ere hitz egin dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iciar González Carrasco, Euskadiko Lan Ikuskaritzako zuzendariordea