Berriak Osasuna
Eu

Diario Médico-k euskal osasun-sistema publikoa saritu du, irizpide anitzeko erabakiaren analisirako txostenagatik

2019.eko azaroak 26

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta BIOEFen Osteba Osasun Teknologien Ebaluazioko Zerbitzuak Diario Médico argitalpen espezializatuaren saria jaso du. Zehazki, Ostebaren Irizpide Anitzeko Erabakiaren Analisirako Txostena aukeratu du Diario Médicok 2019ko Ideia Onenetako bat bezala, Osasun Digitalaren eta Teknologiaren kategorian.

Txostena proposamen bat da etika-, antolamendu-, lege-, gizarte-, ingurumen-arloen eta bestelakoen analisiak garatzeko, alegia, MCDA erabakiak hartzeko ereduei erantzun ahal izateko osasun-teknologien agentzien eta ebaluazio-unitateen txostenetako no core arloen analisiak garatzeko.

Diario Médicoren sarien bidez, 2019an zehar medikuntza eta osasun-laguntza hobetzen lagundu duten profesional, erakunde eta enpresen lana aintzatesten da.

Saria Bartzelonako Unibertsitateko Medikuntzako eta Osasun Zientzietako Fakultatean jaso du Juan Carlos Bayón txostenaren lehen egileak. Hartan, Ostebako bi teknikarik eta Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioko (BIOEF) Antolamenduko eta Kudeaketako Berrikuntzarako egungo zuzendariak jardun dute elkarlanean; Osasun Sailak sortu du tresna, Euskadiko osasun-sisteman berrikuntza eta ikerketa sustatzeko.

 

Ostebari buruz

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta BIOEFen Osteba Osasun Teknologien Ebaluazioko Zerbitzua 1992ko udazkenean finkatu zen, eta haren helburua da segurtasuneko, eraginkortasuneko, irisgarritasuneko eta zuzentasuneko baldintzetan osasun-teknologien erabilera egokia sustatzea eta, horretarako, erabakiak hartzeko beharrezko infomazioa ematea.

Irizpide Anitzeko Erabakiaren Analisia (MCDA ingelesez) metodo batzuen multzoa da eta, haren bidez, zenbait sektoretan erabakiak hartzeko hainbat irizpide kontuan hartzeko bide ematen da. Horrela, tresna bakarra da erabakiak hartzeko, eta, sistematikoki, osasun-berrikuntzen kostu eta onurez gainera, beste arlo batzuk ere jaso ditzake, esaterako, etika-, antolamendu-, lege- edo gizarte-alderdiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau