Berriak Lehendakaritza
Eu

Europako Kontseiluaren 70. urteurrena ospatzeko jardunaldi bat antolatu du Jaurlaritzak

2019.eko azaroak 26

Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, “Europako Kontseiluaren 70. Urteurrena: Giza Eskubideak eta Demokrazia” izeneko jardunaldia antolatu du erakunde europar horren sorrera ospatzeko. Kontseiluak, egun, 47 Estatu kide eta 830 milioi pertsona biltzen ditu.

Jardunaldia datorren abenduaren 2an, astelehenean egingo da Donostiako Kursaalean. Goizeko 9etan abiatuko da eta Iñigo Urkullu Lehendakariak emango dio amaiera.

Saioak sarrera irekia izango du eta ondoko gaiak eztabaidatuko ditu, besteren artean: Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziak duen eragina; demokrazia eta lurralde-kohesioa; Europako Tokiko Autonomia Gutuna eta balio demokratikoak zalantzan jartzeko ariketei Europako Kontseiluak eman dien erantzuna.

Europako Kontseiluak Estrasburgon du egoitza, 1949ko maiatzaren 5eko Londresko Itunak sortu zuen eta giza eskubideei dagokienez Europan dagoen nazioarteko erakunde nagusiena da. Ondokoak dira bere funtsezko ardatzak: Giza Eskubideen Europako Ituna eta Europako Gizarte-gutuna.

Egitaraua

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EuroBasque
    2019.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 El Gobierno organiza una jornada para conmemorar el 70 aniversario del Consejo de Europa ➡︎ https://t.co/Q1Zd7es5pA https://

  • @EuroBasque
    2019.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Europako Kontseiluaren 70. urteurrena ospatzeko jardunaldi bat antolatu du Jaurlaritzak ➡︎ https://t.co/J4WJJo3Jc7 https://t

  • @Gob_eus
    2019.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    🔵 Europako Kontseiluaren 70. urteurrena ospatzeko jardunaldi bat antolatu du Jaurlaritzak ➡︎ https://t.co/J4WJJo3Jc7 https://t.co/yITisyTOKQ

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak