Berriak Lana eta Justizia

“Euskal gizartea terrorismoaren aurrean” erakusketa Donostiako Justizia Jauregian egongo da abenduaren 27 arte

2019.eko azaroak 26

“Euskal gizartea terrorismoaren aurrean” erakusketa inauguratu du gaur Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak, Donostiako Justizia Jauregian jarrita egongo dena (Teresa Kalkutakoa plaza, 1) abenduaren 27 arte.

Erakusketa dokumentuen argazki handi baten gisa antolatuta dago, Sancho el Sabio Fundazioko kartel, pegatina, eskuorri, zirriborro eta  dokumentuen irudien bidez osatua. Euskal herritarrek terrorismoaren inguruan hartutako askotariko jarreren bilakaeraren azalpen gisako kontakizun bat ematen du.

Inaugurazio-ekitaldian, Maria Jesus San Josek adierazi du “erakusketa osatzen duten lau guneek” erakusten dutela “terrorismoaren aurrean euskal gizarteak jarrera dinamiko eta aldakorra hartu zuela. Beti egon ziren basakeriari aurre egin zioten demokratak, baina aitortu behar da gehiengo demokratiko horretan ere arbuio adierazpenak ez zirela gehiengoa izan”.

Antonio Rivera Historia Garaikideko katedraduna eta Irene Moreno Historia Garaikideko dotorea aritu dira komisario lanetan, eta erakusketa Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Sancho el Sabio Fundazioak antolatu dute, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz eta Terrorismoren Biktimen Fundazioaren, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren eta (UPV-EHUko) Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren lankidetzaz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)