Eu

Euskal gizartea aniztasuna integratzen hasi da, Ikuspegiren barometroaren arabera

2019.eko azaroak 26

 

  • Aurtengo txostenak egiaztatzen du suspertze ekonomikoak immigrazioaren pertzepzioaren joera positiboari bide ematen diola
  • Murriztu egin da immigrazioa arazo pertsonaltzat duen pertsona-kopurua

Bilbo, 2019-11-26

“Euskal gizartea aniztasuna integratzen hasi da”, Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiaren barometroaren arabera; haren aurtengo txostenak egiaztatu egiten du “suspertze ekonomikoak immigrazioaren pertzepzioaren joera positiboari bide ematen diola eta immigrazioa arazo pertsonaltzat duen pertsona-kopurua murriztu egin dela”

Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2019ko barometroaren emaitzak aurkeztu ditu; hark euskal gizarteak immigrazio atzerritarrarekin dituen jarrerak neurtzen ditu. Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Beatriz Otero Ikuspegiko kideak eta UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintzako irakasleak, Amaia Bacigalupe UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko idazkariarekin batera, immigrazioaren fenomenoarekiko tolerantzia mantentzeari buruzko urteko txostena aurkeztu dute; haren indizea  60,67puntura igo da, 2018koa 59,71puntukoa zela aintzat hartuta.

Txostenak erakusten du mantendu egiten dela immigrazioarekiko jarrerak hobetzeko joera suspertze ekonomikoaren etapa honetan; hala, krisialdian antzeman zen beheranzko joeratik urruntzen da. “Egiaztatzen da –Oterok azaldu duenez– egoera ekonomikoak baldintzatu eta eragin egiten duela euskal gizarteak immigrazioaren aurrean dituen jarreretan: zenbat eta zalantza handiagoa, orduan eta konfiantza orokor handiagoa”.

Ikuspegiko ikertzaileak honako hau nabarmendu du: “immigrazioa arazo pertsonaltzat jotzen duen pertsona-kopuruaren beherakada; pertzepzio hori 0,6 puntuan murriztu da, eta halakotzat kalifikatzen duten biztanleen % 3,9koa da”. Era berean, euskal gizartearen % 11,4k uste du fenomeno hori arazo bat dela Euskadirentzat.

Lide Amilibia sailburuordeak honako hau balioetsi du: “euskal gizartearengan immigrazioak enpleguan eta ekonomian eragiten dituen ondorio positiboen igoera egiaztatu izana, 2018ko datuekin erkatuta; horrek erakusten du euskal gizarteak immigrazioa arazotzat ikusten ez duela eta Euskadira iristen direnei harrera egiteko ahalegina egiten duela”.

“Gure herriak besoak ireki behar dizkie gure herrialdearen etorkizuna eraikitzen parte hartuko duten pertsonei. Aniztasun kontzeptua dagoeneko gure mintzairaren parte da, eta lanean jarraitu behar dugu haren pisua gero eta garrantzitsuagoa izan dadin”, esan du Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak.

Errefuxiatuak direla eta, txostenak haien harrera defendatzen duen pertsona-kopuruaren beherakada txikia antzematen du. Hala, “haiei murrizketarik gabe harrera egitea defendatzen dutenen ehunekoa % 23,4koa da –esan du Beatriz Oterok–. Baina gora egin du baldintza jakin batzuk betez haiei harrera egiteko prest dagoen pertsona-kopuruak; 2018an % 59,4 ziren eta, aurten, % 62,3”, esan du ikertzaileak.

Jarrera anbibalentea

Azterlanak, halaber, euskal gizarteak atzerriko immigrazioarekin duen jarrera anbibalentea ere islatzen du; bertan, lehen aipatutako ezaugarri ireki eta toleranteak eta jarrera uzkurragoak ere badaude. Hori horrela, nabarmendu behar da, nahiz eta unibertsaltzat jotzen diren eskubideetako sarbideari buruzko aldeko iritziari eusten zaion –besteak beste hezkuntza eta osasuna–, badirudiela egoitza-baimena izateak eskubide horietara sarbidea eduki ahal izateko eskakizuna izan beharko lukeelako ideia nagusitzen dela.

Jarrera aldatu egiten da jatorriaren arabera. Hala, “euskal gizartearen sinpatia-maila txikiagoa da Magrebeko kolektiboarekin, aurreko azterlanek erakusten zuten bezala, eta mantendu egiten du islamarekiko konfiantzarik eza”, Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikertzaileak adierazi duenez.  Era berean, azterlanak egiaztatzen du alderdi soziokulturaletan euskal gizarteak, aniztasuna onartzen jarraitzen badu ere eta horrek dakarren aberastasuna aitortzen badu ere, jarraitzen duela pentsatzen etorkinek egin behar dutela ahalegina gure ohitura eta tradizioetan integratzeko eta haiek beren egiteko.

Txosten osoa:  http://www.ikuspegi.eus/documentos/barometros/2019/bar_CAE_2019_EUS.pdf

Emaitzen laburpena:  http://www.ikuspegi.eus/documentos/barometros/2019/bar_CAE_2019_EUS_RESUMEN.pdf

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ELI
    2019.eko azaroak 27

    ¿Personas que van a participar en la construcción de nuestro país???? ¿Dándoles todo a cambio de nada y sin que den un palo al agua?? nosotros construiremos el país para ellos! ¿Por qué narices no les acogéis a todos ellos en vuestras casas y les dais dinero de vuestros sueldos? menuda vergüenza!!! ¿De dónde se sacan los datos? ¿Dónde está la encuesta? a mi no me ha llegado ninguna encuesta y a nadie de mi alrededor por lo que veo...

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Beatriz Otero, Amaia Amilibia