Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak edari alkoholdunen, tabako-produktuen eta nikotina aska dezaketen gailuen inguruko seinaleztapena arautu du, Adikzioen Legearen esparruan (Gobernu Bilera 2019-11-26)

2019.eko azaroak 26

Eusko Jaurlaritzak, gaur, Osasun Sailak proposatuta, Alkoholaren, tabako-produktuen eta nikotina aska dezaketen gailuen inguruko seinaleztapena arautzen duen Dekretu berria onetsi du.

Dekretu hori Adikzio eta Droga-mendekotasunen Arreta Integralaren Legearen erregelamendu-garapenean sartzen da; hura Osasun Sailak sustatu eta Eusko Legebiltzarrak onetsi du, aho batez, pertsona ororen osasuna babesteko eta, batik bat, adingabeena eta gizarte-kolektibo ahulenena.

Nekane Murga Osasun sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoko prentsaurrekoan hitz egin du, Josu Erkoreka bozeramailearekin batera, eta, nabarmendu duenez, dekretu berriak Lege horrek ezarritako norabidean aurrera egiteko tresna berria ematen digu: euskaldunen banako eta taldeko osasuna eta ongizatea hobetzea eta, horretarako, oso errotuta dauden baina osasunerako oso kaltegarriak diren erabilera eta ohituretan eragina duen kultura-aldaketa sustatzea.

Dekretu hori lege horren erregelamendu-garapenean gauzatzen den bigarrena da, 2018ko martxoan erakunde-gailua garatzen eta arautzen duena onetsi ondoren.

Zehazki, gaur Gobernu Kontseiluak baliozkotatutako arauak edari alkoholdunak, tabako-produktuak eta nikotina aska dezaketen gailuak publizitatzeko, sustatzeko, saltzeko eta hornitzeko eta kontsumitzeko neurri mugatzaileei buruzko informazio-kartelen ezaugarriak eta kokapena arautzen ditu. Horretarako, zenbait kartel-eredu ezartzen dira eta haiek, debekuez gainera, osasun-oharrak jaso dituzte eta ikusteko moduko lekuetan jarri beharko dira.

Edari alkoholdunak direla eta, Dekretuak dakar dagokien kartela eraman beharko dutela Adikzioen Legeak ezarritako debekuek, besteak beste: edari alkoholdunak adingabeei saltzeko edo hornitzeko debekua, leku jakin batzuetan saltzeko edo hornitzeko debekua, leku zehatz batzuetan 20 gradutik gorako edariak saltzeko edo hornitzeko debekua edo merkataritza-establezimenduetan 22:00etatik 07:00etara edari alkoholdunak saltzeko edo hornitzeko debekua.

Modu berean, 20 gradutik gorako edari alkoholdunen kontsumoa sustatzeko jarduera azoka, erakusketa eta antzeko jardueretan egiten denean, sustapena espazio bereizietan egingo da, eta ezingo dira haietara helduekin batera ez doazen adingabeak sartu. Kasu horretan, kartela jarri beharko da eta, hartan, sarreran debeku horren berri eman beharko da.

Tabakoaren eremuan, sarreran, ikusteko modu leku batean eta irakurtzeko moduko karaktereekin, erretzeko legezko debekua duten lekuetan tabakoa kontsumitzeko debekua iragartzen duten kartelak jarri beharko dira; era berean, hotel edo antzeko establezimenduetan erretzaileentzako gela edo espazioen gaikuntza seinaleztatuko da.

Gainera, tabako-produktuak saltzea eta hornitzea baimenduta dagoen establezimenduetan, kartel adierazgarriak jarriko dira eta, haietan, halaber, 18 urtetik beherakoei tabakoa saltzeko debekua jaso beharko da eta tabakoaren erabilerak osasunerako dakartzan kalteei buruz ohartarazi beharko da.

Tabako-produktuak makina automatikoen bidez hornitzen edo saltzen badira, makina haien aurreko azaleran argi eta ikusteko moduan agertuko da osasun-oharra, tabakoaren erabilerak osasunean eta, bereziki, adingabeetan dituen kalteei buruzkoa.

 Nikotina aska dezaketen gailuak direla eta, kartelen bidez 18 urtetik beherakoei saltzeko debekuaren berri emateko betebeharra jaso da; halaber, makina automatikoen bidez eman beharko da horren berri, bai eta zenbait lekutan kontsumitzeko dagoen debekuaren eta gelak edo antzekoak gaitzeko aukeraren berri ere, Adikzioen Legean ezarritakoari jarraikiz.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko azaroak 27

    concienciar también que puede haber predisposición genética a tener adicciones, genes que no juegan a favor

Komunikabideek behera kargatzeko