Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak 536 mila euro bideratuko ditu gazte-asoziazionismoarekin zerikusia duten jarduerak garatzera (Gobernu Bilera 2019-11-26)

2019-11-26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluari gazte-asoziazionismoarekin zerikusia duten jardueretarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzeko aginduaren edukiaren berri eman dio. Kostu ekonomikoa 536.000,00 eurokoa da.

Etorkizuneko dirulaguntzek gazteria gizartean integratzea sustatuko dute. Laguntza jaso dezaketen jarduerak gazte-elkarte edo -erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen bizi-kalitatea sustatzeko eta hobetzeko sustatzen dituzten lurraldez gaindiko jardueren urteko programak dira, bai eta animazio soziokulturaleko eskolek antolatzen dituzten dinamizatzaile soziokulturalen ikastaroak eta urteko programazioaren barruan jaso ez diren jarduera zehatzak ere, baldin eta haien helburu eta edukiek izaera berritzailea edo gizarte-inpaktukoa badute.

2019ko ekitaldian, Gazteria Zuzendaritzak dirulaguntzarako 74 eskabide erregistratu zituen, eta, haietatik, 55ek dirulaguntza jaso zuten zenbait proiektu egiteko, besteak beste: “Etorkizuna eraikiz, 2019” (Kiribil Sarea elkarteak egina), “Gazte ijitoak sustatzeko proiektua" (Kale Dor Kayiko Ijitoen elkarteak egina), “Gazteentzako urteroko jarduerak” (Euskal Eskaut GIA elkarteak egina) edo “Dinamizatzaile soziokulturalentzako diploma” (EDE Fundazioak egina).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko