Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Langabezia txartela ordezkatuko duen agiria atera du Lanbidek

2011.eko apirilak 26

100.000 lagunek baino gehiagok jaso dute agiri berria beren etxeetan, langabetuei ematen zaien arreta hobetzea helburu

Enplegu Eskaerari Alta Emateko eta Berritzeko Dokumentua (DARDE) atera du Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak. Dokumentu horrek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren langabezia-txartela ordezkatuko du. Etxetik berritu ahal izango da, telefonoz eta internetez eta zerbitzu horri esker, enplegu-eskaintzak sms bidez jaso ahal izango dira.

Lanbiden inskribatutako 100.000 lagunek baino gehiagok DARDE txartela eta informazio osagarria jaso dituzte, jada, beren etxeetara bidalitako gutunetan.  Bidalketa maiatzean amaitzea aurreikusten du zerbitzu publikoak, ia 200.000 laguni bidaliz. Horien artean daude Lanbiden inskribatutako enplegu‑eskatzaileak, ikasleak, aurre-erretiratuak eta lan‑aukerak hobetu nahi dituztenak.

Dokumentu berria folio-neurrikoa da, eta enplegu-eskatzailearen egungo egoera ez ezik, Lanbiden izena eman zuen eguna ere egiaztatzen du. Horrez gain, datuak eguneratzeko aukera ematen du. Langabetuen kasuan, azken berritze-data ere jasotzen du, eta noiz berritu behar den ohartarazten du. Berritzeko izapide hori 90 egunez behin egin beharko da. Ekimen berritzaile horrek norberaren lan-premietara egokitutako arreta pertsonalizatua eskaintzen dio, beti, inskribatutako pertsona bakoitzari.

DARDE agiria Lanbidek Euskal Autonomia Erkidego osoan irekita dituen 42 bulegoetako edozeinetan berritu ahal izango da. Baina izapide hori etxetik bertatik egin ahal izango da, 901 222 901 edo 945 160 600 telefono-zenbakietara deituta, baita Lanbideren (www.lanbide.net) web-orriaren bitartez ere.

Horrez gain, zerbitzuak aukera emango dio enplegu-eskatzaileari lan‑eskaintzak sms bidez jasotzeko. Agiria galtzen bada, berriz inprimatzeko eskatu ahal izango da gorago aipatutako hiru prozeduren bitartez.

Iruzurrak saihesteko, agiri bakoitzak babes-programa kriptografikoa izango du. Ordenagailua erabiliz gero, nahikoa izango da kodea eta pasahitza tekleatzea. Digitu‑sistemak egiaztatuko du erabiltzailearen kautotasuna. Bestela, telefonoa erabiltzea erabakitzen bada, txartelaren titularrak bere NANaren zenbakia eman beharko du, eta eskatzen zaizkion dokumentuko digituak eman beharko ditu.

Gutun horretan bertan, datuak babesteari buruzko legeak aurreikusten duena betetze aldera, Lanbidek erabiltzaile bakoitzari jakinarazten dio datu horiek enplegua eskaintzen duten erakundeei laga ahal izango zaizkiela, baita Administrazio Publikoek enplegua hobetzeko sustatutako programetan parte hartzen lagunduko dieten erakunde publiko edo pribatuei ere.

 

2 iruzkin
  • @itxasochico
    2011.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Lanbide pone en marcha el nuevo documento que sustituye a la tarjeta de paro: http://ow.ly/4Isa8

  • @josejulio
    2011.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Lanbide pone en marcha el nuevo documento que sustituye a la tarjeta de paro - http://ow.ly/4IfQ7

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan