Eu

Elkartasunaren Europako Kidegoko Estatuko erakunde laguntzaileek, gaur, Vitoria-Gasteizen, Boluntariotzako nazioarteko proiektuen kudeaketa aztertu dute

2019.eko azaroak 23
  • Urteko hitzordua, Europa Biltzar Jauregian, azaroaren 21etik 24ra

VG 23 11 19

Elkartasunaren Europako Kidegoko Estatuko erakunde laguntzaileek Boluntariotzako nazioarteko proiektuen kudeaketa aztertu dute gaur, azaroaren 21etik 24ra bitartean Vitoria-Gasteizen antolatu den hitzorduan. Pasa den ostegunetik, Galiziako, Gaztela eta Leongo, Madrilgo, Kataluniako, Aragoiko, Extremadurako, Murtziako, Valentziako Erkidegoko, Kanariar Uharteetako, Kantabriako eta Andaluziako 25 gazte ordezkarik ideiak eta jardunbide egokiak partekatu eta sareak eta bazkideak ezarri eta sendotu dituzte.

 

“Gainera, Elkartasunaren Europako Kidegoaren balioak dakartzagu gogora, eta erakunde gehiago egiazta daitezen motibatu eta sustatzen dira, eta erakundeak aktiboagoak izateko aurkitzen diren zailtasunak ebaluatzen dira. 25 ordezkari horiek Galizia, Gaztela eta Leon, Madril, Katalunia, Aragoi, Extremadura, Murtzia, Valentziako Erkidego, Kanariar Uharte, Kantabria eta Andaluziakoak dira”, esan du Jorge Sáez koordinatzaileak.

 

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak jardunaldiak ireki zituen pasa den ostegunean, eta “gizarte- eta ekonomia-garapen jasangarrirako konpromiso partekatuari esker Europa eta mundu osoa gizarte kohesionatuagoa eta bidezkoagoa egiteko lankidetza- eta elkartasun-programak aprobetxatzera” animatu ditu.

 

Elkartasunaren Europako Kidegoa Europar Batasunaren ekimena da, eta Jean Claude Juncker presidenteak sustatzen du, gazteek Europa osoko erkidego eta herritarren onerako izango diren boluntario-lanetan jarduteko edo proiektuetan elkarlanean jarduteko aukerak sortzeko –beren herrialdeetan edo atzerrian–.

 

Elkartasunaren Europako Kidegoan izena emateko, 17 urte eduki behar dira, baina ezin dute proiektua 18 urtera arte hasi. Proiektuetan, 30 urte artekoek parte har dezakete. Izena eman ondoren, parte-hartzaileen hautaketa egiten da; lotura duten hainbat proiektutan sar daitezke, esaterako, natura-hondamendien prebentzioari edo ondoko berregituraketari laguntzea, asilo-eskatzaileen harrera-zentroetan laguntzea edo gizarte-motako beste arazo batzuetan jardutea.

 

Elkartasunaren Europako Kidegoaren proiektuak bi hilabete eta urtebete bitartekoak dira. Oro har, Europar Batasunaren estatu kideetan garatzen dira, eta haien protagonistek laguntza ekonomikora jo ohi dute.

 

Europako Batzordeak Elkartasunaren Europako Kidegoa abian jartzeko 341.500.000 €-ko aurrekontu globala du, 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitarteko aldirako. Planteatzen diren lanei atxikitzen zaien gazteentzat aurreikusitako kopuru edo esleipenak aldatu egiten dira, iraupenaren eta dagokien herrialdearen arabera eta, hala, boluntario batek, sei hilez, Batasunetik 3.400 eta 6.500 € jaso ditzake, guztira.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jorge Sáez