Berriak Lehendakaritza

 Lehendakaria Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta deitu den elkarretaratze baten buru izan da

2019.eko azaroak 25

Iñigo Urkullu lehendakaria Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta deitu den elkarretaratze baten buru izan da. Gaur goizean Lehendakaritzako Eskalinatan egindako kontzentrazioan, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Osasun sailburu Nekane Murga, eta Enplegu eta Gizarte Politikako sailburu Beatriz Artolazabal egon dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)