Berriak

URAk El Salvadorrekin lankidetzan dihardu plangintza hidrologikoa eta ekialdeko arroen hornidura eta saneamendua diseinatzen

2019.eko azaroak 22
  • Euskadiren, Costa Ricaren eta El Salvadorren arteko hiru aldetako lankidetza programan, Lehendakaritzari atxikitako Lankidetzaren Euskal Agentziak babestua

Vitoria-Gasteiz, 2019.11.22. URAk El Salvadorrekin lankidetzan dihardu bere ekialdeko arroen plangintza hidrologiko  eta hornikuntzaren eta saneamenduaren diseinuan, El Salvadorreko Ministerio de Medio Ambiente de El Salvador (MARN) eta El Salvadorreko Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados-i (ANDA) laguntza teknikoa emanez, hurrenez hurren.

El Salvadorri laguntzeko misio teknikoan parte hartu dute Jose Mari Sanz de Galdeanok eta Iñaki Arratek, URAko plangintza hidrologikoaren zuzendari eta arduradunak, Euskal Fondoko Aitor Landak eta Ministerio de Ambiente y Energía de Costa Rica (MINAE) eta El Instituto costarricense de Acueductos y Alcantarillado ( A y A)) ordezkariek, hurrenez hurren.

Uren arloko lankidetzarako misio tekniko hori Euskadi, Costa Rica eta El Salvadorren arteko hiru aldetako lankidetza programaren barruan sartzen da. Programa hori Lehendakaritzari atxikitako Lankidetzaren Euskal Agentziak babesten du.

Lan-taldearen topaketak astelehenean, hilak 18, hasi ziren, El Salvadorreko Yucuaquin del Oriente udalerrira landa-bira bat eginez,  hiru aldetako lankidetza-programak sustatzen dituen osasun-azpiegituren lanak bisitatzeko, zein udalerria hornitzen duten arroak ezagutzeko. Hilaren 19an, La Union departamenduko Anamoros udalerria urez hornitzen duren azpiarroetara joan ziren. 20an, San Migelen bildu ziren, Yucuaquin eta Anamorosen uraren kudeaketa hobetzeko proposamen tekniko batzuk zehaztu eta eztabaidatzeko.

Hiru egun hauetan, URA eta Euskal Fondoa udalerrietako kideekin, udaleko ingurumen-unitateekin, tokiko garapen-batzordeekin eta uraren erabiltzaileekin ere bildu dira. Topaketa horiekin, azpiarroen lurralde-dinamika sozioekonomikoen diagnostikoa, degradazio-prozesuak eta uraren eta lurzoruaren kudeaketaren nondik norakoak ezagutu eta ñabardurak zehaztu dira.

Azkenik, azaroaren 21ean eta 22an, San Salvadorrera bildu dira ANDA-ko eta MARN-eko  (El Salvador), A y A-ko eta MINAE-ko (Costa Rica) ordezkariekin eta teknikariekin: URAk Euskadin uraren kudeaketan duen eskarmentua ezagutarazteko, jardunbide egokiak azaldu eta proposatzeko, eta El Salvador eta Costa Ricako erakundeek beren lurraldeko urak zorrotzago kudeatzeko balio dezaketen ikasgaiak ezagutu eta eztabaidatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak