Berriak
Eu

Laneko segurtasunaren saria jaso du Osalanek lan-prebentzioaren arloan duen estrategiagatik

2011.eko apirilak 20

Beste autonomia-erkidegoetako erakundeekin -besteak beste, arrantzaren sektorean- akordioetara iristeko Osalanek izan duen gaitasuna baloratu du, baita amiantoaren inguruko kasuetan izandako sentsibilitatea ere

Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak Diplóos sari entzutetsua jaso du 2010eko edizioan, laneko prebentzioaren alde eta lan‑ezbeharren eta lanbide-gaixotasunen aurka duen estrategiagatik. Horrela, urtero ematen den sari hori jaso duen lehenengo erakunde publikoa izan da Osalan, Lan Istripuen Prebentziorako Elkartearen (APA) eskutik. Erakunde horrek mutualitateen babes-zerbitzu guztiak bateratzen ditu. Aurreko edizioetan sari hori jaso duten guztiak enpresa pribatuak izan dira.

Osalani emandako sari horrekin aintzat hartzen dira 2010. urtean garatu diren ekintzak; horrez gain, ontzat ematen da erakundearen ibilbidea, eta bereziki aipatzen da datozen lau urteetarako jarduera-plana: Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Estrategia 2011. "Sari hori bultzada bat da lan-ezbeharren aurka borrokatzeko eta lanbide-gaixotasunak prebenitzeko egiten dugun lanean.  Helburu horiek lortzeko, 200 ekintza zehatz diseinatu ditugu. Plan zehatz horretan gizartea da prebentzioaren osagarri nagusia", baieztatu du Pilar Collantes Osalaneko zuzendari nagusiak.

Beste autonomia-erkidegoetako erakundeekin -besteak beste, arrantzaren sektorean- akordioetara iristeko Osalanek izan duen gaitasuna baloratu du, baita amiantoaren inguruko kasuetan izandako sentsibilitatea ere. Epaimahaiaren iritziz, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak prebentzioaren arloan ahaztuta zeuden sektoreak hartu ditu, eta bere konpromiso-maila areagotu du beste autonomia erkidegoekin, institutuekin eta erakundeekin. Finean, "aliantza-politika sustatu du, prebentzioaren alde egiten duen apustua areagotuz", azpimarratu dute.

2 iruzkin
  • @davidutti
    2011.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    El Diplóos para Osalan http://t.co/7aHyB4e

  • @davidutti
    2011.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    Premio Nacional de Seguridad en el Trabajo por su estrategia de prevención laboral para Osalan http://t.co/7aHyB4e

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan