Eu

Artolazabal´ek gizartea animatu du “Satevi - indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko telefonoa, 900 840 111, aintzat hartzera, entzun, lagundu eta ahaldundu egiten baititu”

2019.eko azaroak 22
  • Izaskun Landaidak honako hau esan du: “nazioarteko politikekin bat etorriz, berdintasun-politiken eremuko lan-jarraibideak biderik eraginkorrena dira giza eskubideen urraketa hori prebenitzeko eta harekin amaitzeko”
  • Urtarriletik, Satevi entzuteko desgaitasuna duten emakumeentzat ere irisgarria izango da, eta, laster, zeinu-hizkuntza jasoko duen hiru bandatako komunikazio-sistema aktibatuko du

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak euskal gizartea animatu du “Satevi - indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzuaren telefonoa, 900 840 111, aintzat hartzera; izan ere, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei entzun, lagundu eta ahalduntzeko oso tresna baliagarria da”.

Satevi´k 56.000 deiri erantzun die, 2006tik gaur egun arte. Aurten, oraingoz, 2.400 kontsulta edo telefono-oharri erantzun die. Satevi´ra bideratzen diren indarkeria-motak direla eta, % 2,02 sexu-erasoen ingurukoak izan dira; % 95,22 genero-indarkeriaren ingurukoak, eta % 2,79 familia-eremuko indarkeriaren ingurukoak.

“Desberdintasuna jasaten ari diren emakumeek 900 840 111 zenbakira dei dezaketela jakin dezaten nahi dugu, deitu ondoren kontuz eta irmotasunez jasoko dutela laguntza. Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aurreko egunetan gaude; urteak 365 egun ditu indarkeria matxistaren inguruan sentsibilizatu eta harekin amaitzeko lan egiteko, eta datorren asteleheneko jardunaldia ezin da informazio-agendatik desagertu”, esan du Artolazabalek.

“Pasa den astean, Eusko Legebiltzarrean Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak genero-indarkeriaren aurka garatutako ekimenak aurkeztu genituen: indarkeria horren biktima diren emakumeei laguntza ematea gure sailaren eta Eusko Jaurlaritza osoaren lehentasunetako bat da”, esan du Artolazabalek.

Profesionalak

Artolazabalen hitzen arabera, “teknikarien taldea, bai sailean, bai Lanbiden, konprometituta dago berdintasunaren aldeko borroka horretan. SATEVIko psikologo eta hezitzaileak dira, berdintasun-teknikariak eta gizarte-zerbitzuetako teknikariak, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak gizarteratzeko eta laneratzeko Lanbideko tutoreak eta DSBEko profesionalak. Nire konpromisoa da gure langileek genero-ikuspegiaren inguruan gero eta prestakuntza sakonagoa izatea eta Lanbidetik esperientzia pilotu berrien ondoren gizarteratzeko eta laneratzeko tresna berrien abiaraztea finkatzea”.

Urtero, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak hamar milioi baino gehiago inbertitzen ditu emakumeenganako indarkeriaren aurka. Gainera, Emakundek, Ertzaintzak, Etxebizitzak, foru-aldundiek eta udalek emakumeak sentsibilizatu, babestu eta laguntzen dituzte. Pasa den urtarriletik, Satevi entzuteko desgaitasuna duten emakumeentzat ere irisgarria izango da, eta, laster, zeinu-hizkuntza jasoko duen hiru bandatako komunikazio-sistema aktibatuko du. “Euskal Gorrak” elkartearekin elkarlanean jarduteak posible egin du berrikuntza hori.

Artolazabalek honako hau nabarmendu du: “gure zerbitzura 30.000 emakumek baino gehiagok deitu dute, eta, dei horien datu-baseekin lan-ildo berria jarriko dugu abian. Erregistro horrek erabateko anonimatua gordeko du, eta, haren analisiaren ondorioz, gure zerbitzua zabaltzeko eta gizartea sentsibilizatzeko tresna izango dugu.  Gaur berretsi egiten dut neure konpromisoa eta gure talde osoarena ahultasun-egoeran dauden emakumeei laguntza emateko. SATEVIk indarkeria matxistaren biktima diren emakume guztiei ematen die laguntza.

Epe laburrera

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendari nagusiak honako hau esan du: “nazioarteko politikekin bat etorriz, berdintasun-politiken eremuan garatzen ditugun lan-jarraibideak biderik eraginkorrena dira giza eskubideen urraketa onartezin hori prebenitzeko eta harekin amaitzeko. Epe laburrean esku hartu behar da, ezinbestean, eta, horretarako, biktimei babes eta arreta integrala emateko neurri eta baliabideak antolatu behar dira”.

“Garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzak eta beste erakunde batzuek elkarrekin egiten duten lana. Gaur SATEVI- indarkeriaren biktima diren emakumeei 24 orduz informazioa eta arreta telefono bidez emateko zerbitzuan oinarritzen ari gara, baina, Eusko Jaurlaritzaren esparruan, gainera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak beste baliabide batzuk ere baditu, besteak beste, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako prestazio ekonomikoak; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak biktima diren emakumeek etxebizitzara jotzeko aukera izan dezaten bide emateko baliabideak ditu; Osasun Sailak arreta espezializatua ematen du; Lan eta Justizia Sailak Biktimari Arreta emateko Zerbitzua, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Zentro Koordinatzailea eta doako laguntza juridikoa ditu; Hezkuntza Sailak hezkuntza-sisteman genero-indarkeriaren baterako hezkuntzarako eta prebentziorako Plan Gidaria du, bai eta zenbait programa ere –besteak beste, Nahiko, Beldur Barik…–; Segurtasun Sailak emakume biktimei segurtasuna eta babesa eskaintzen die”, esan du Landaidak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    #mujer https://t.co/4w9pT8unMM Beatriz Artolazabal anima a la sociedad a “que cuente con el teléfono de atención a… https://t.co/W4PY4CVG0C

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Oihane Zarate, Noemi Ostolaza