Eu

Marcos Murok Elkartasunaren Europako Kidegoko gazteak “Europa gizarte kohesionatuagoa eta bidezkoagoa egiteko lankidetza- eta elkartasun-programak aprobetxatzera” animatu ditu

2019.eko azaroak 21
  • Urteko hitzordua, Estatuko erakunde laguntzaileekin, Vitoria-Gasteizen, azaroaren 21etik 24ra

 

VG 2019 11 21

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gazteriako sailburuordeak Elkartasunaren Europako Kidegoko Estatuko erakunde laguntzaileetako ordezkariak gizarte- eta ekonomia-garapen jasangarrirako konpromiso partekatuari esker Europa eta mundu osoa gizarte kohesionatuagoa eta bidezkoagoa egiteko lankidetza- eta elkartasun-programak aprobetxatzera” animatu ditu. Hitzordua Vitoria-Gasteizen da, azaroaren 21etik 24ra bitartean.

 

“Gure gizarte eta herrialdeak eraldatzeko adibide ona zarete. Zuon konpromisoa behar dugu boluntariotza-proiektuak sustatzeko eta, horretan, Euskadi erreferentea da gizarte osoak, gazteek eta nagusiek, hainbat kausatara bideratzen duten ekarpen pertsonalaren maila altuan”, esan die Murok, Agurtzane Llano Gazteriako zuzendariarekin batera, Elkartasunaren Europako Kidegoko erakunde egiaztatuen urteko hitzordura bertaratu direnei. Hitzordua Euskadiko hiriburuko Europa Biltzar Jauregian da.

 

Elkartasunaren Europako Kidegoko erakundeek EEKren kalitate-zigilua dute; esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko eta harreman-sareak sor daitezela garatzeko batzen dira. Era berean, programaren balioak eta funtsezko ezaugarriak nabarmentzen dira, eta erakundeek proiektuen kudeaketan aurkitzen dituzten zailtasunak ebaluatzen dituzte.

 

Elkartasunaren Europako Kidegoa Europar Batasunaren ekimena da, eta Jean Claude Juncker presidenteak sustatzen du, gazteek Europa osoko erkidego eta herritarren onerako izango diren boluntario-lanetan jarduteko edo proiektuetan elkarlanean jarduteko aukerak sortzeko –beren herrialdeetan edo atzerrian–.

 

Elkartasunaren Europako Kidegoan izena emateko, 17 urte eduki behar dira, baina ezin dute proiektua 18 urtera arte hasi. Proiektuetan, 30 urte artekoek parte har dezakete. Izena eman ondoren, parte-hartzaileen hautaketa egiten da; lotura duten hainbat proiektutan sar daitezke, esaterako, natura-hondamendien prebentzioari edo ondoko berregituraketari laguntzea, asilo-eskatzaileen harrera-zentroetan laguntzea edo gizarte-motako beste arazo batzuetan jardutea.

 

Elkartasunaren Europako Kidegoaren proiektuak bi hilabete eta urtebete bitartekoak dira. Oro har, Europar Batasunaren estatu kideetan garatzen dira, eta haien protagonistek laguntza ekonomikora jo ohi dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jorge Saenz