Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak lehen mailako arretaren alde egiten duen apustua defendatu du Nekane Murgak estatuko kongresu batean; kongresua Kordoban izan da eta osasun-eremuko liderrak batu dira bertan

2019.eko azaroak 21

Eusko Jaurlaritzak lehen mailako arretaren alde egiten duen apustuaren defentsa izan da Nekane Murga Osasun sailburuaren hitzen ardatz nagusietako bat, Kordoban antolatu den Osasun Administrazioko Goi Karguen VII. Topaketa Globalean.

Nekane Murgak, beste autonomia-erkidego batzuetako kontseilariekin batera, mahai-inguru batean parte hartu du eta, hartan, Euskadik lehen mailako arreta sendotzeko estrategia berezia duela azaldu du. Laguntza-maila horretan 2020. urterako aurreikusitako aurrekontu-partida hirukoiztu egiten da, eta jarraituko da erizaintzaren eginkizuna sendotzeko neurriak ezartzen.

Sailburuarekin batera, Fátima Ansotegi Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea eta Mikel Sánchez Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan dira.

 

Kordoba, 2019ko azaroaren 21a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak