Eu

Josu Erkoreka: “Aita Marik erreskatatutako pertsonen bizitza nola bideratu da orain erronka”

2019.eko azaroak 22

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote gaur Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan. Aktualitate politikoaz aritu da Erkoreka, besteak beste, 2020ko Aurrekontuak, Estatutu berria, Euskararen Dekretua eta Transferentziak.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gaur goizean Euskadi Irratiari eskaini dion elkarrizketan, Aita Mari ontziak egindako erreskatearen inguruan galdetuta, esan du zorionez bizitza asko salbatu direla baina orain beste erronka bat dagoela: pertsona horiek nora eraman eta euren bizitza nola bideratu. Zentzu honetan, Erkoreka sailburuak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak modu egokian bere babesa emango diela.

Beste alde batetik, aurrekontuen inguruan galdetuta, Josu Erkorekak sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak talde guztieki hitz egiteko eta negoziatzeko ateak zabalik ditu. Hala ere, onartu du ulermen maila handia dagoela Elkarrekin Podemosekin eta lan egiteko baldintzak ematen direla, baina ziurtatu du ez dagoela ezer itxita. Bestalde, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak nabarmendu du Madrilen ulermena izateak lagundu dezakela aurrekontuen negoziazioetan baina beti ez dela horrela izan. “Gure negoziazioak aurrekontuetan zentratuko dira”, esan du.

Transferentzien inguruan, Josu Erkorekak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak ez lukeela ulertuko osatuko den Gobernuak orain arteko konpromisoak ez betetzea. “Hala ere, ez dut uste horrela izango denik, Gobernu berriak egutegia kontutan hartuko duela pentsatu nahi dut”, gaineratu du. Adostutako egutegiaren inguruan, Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritza berraztertzeko prest dagoela egoerak hala eskatzen badu. Bestalde, Bozeramaileak nabarmendu du orain Konstituzio Auzitegiak datu juridiko berri bat eman duela zeinaren arabera Gobernu Zentralak transfentzien zerrendan sartu behar duen Gizarte Segurantzaren eskumena. “Gobernu berriari eskatuko diogu Konstituzio Auzitegiak igorritakoa betetzea”, esan du.

Erkorekak elkarrizketan landu duen beste gaia izan da Estatutu berriaren inguruko. Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak azaldu du adituen lan taldeak testu artikulatua azaroaren 10erako amaituko duela, eta orduan ikusiko dela zer gertatzen den. Hala ere, Erkoreka sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzaren nahia dela ahalik eta adostasun handiena lortzea. “Hori da erronka, baina ez dakigu lortuko den ala ez. Adituen testua irakurri arte itxaron behar dugu”, esan du.

Euskararen Dekretuaren inguruan galdetuta, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak nabarmendu du garrantzitsuena dela euskal gizarteak ulertzen duela Dekretua, babesten duela eta honekin ados dagoela. Gainera, azpimarratu du segurtasun juridiko gehiago emango duela arau honek. Bestalde, Bozeramaileak esan du harrigarriak direla PPk egindako adierazpenak. “Alfonso Alonso entzun ostean ondorioztatu dut Dekretua irakurri gabe egindakoak direla adierazpenak”, gaineratu du.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2019.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    🔵 @jerkoreka ha sido entrevistado hoy en el programa @faktoriaEITB de Euskadi Irratia ➡︎ https://t.co/7xHt9xZvhGhttps://t.co/Zcm9IUo4Ee

  • @jerkoreka
    2019.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @JErkoreka sailburuari #elkarrizketa egin diote gaur Euskadi Irratiko @Faktoriaeitb saioan ➡︎ https://t.co/xebyn1TAti

    📌 Ga…

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)