Berriak Lehendakaritza
Eu

ZINEXITEK X. edizioa ospatuko du zoriona bilatzeko eskubidea erreibindikatuz

2019.eko azaroak 22
  • Sari asko jaso dituzten hiru dokumental, Hitchcocken erabateko estreinaldi bat eta klasiko bat, azaroaren 25etik 29ra, Bilboko Golem Alhondiga zine aretoetan
  • Ume errefuxiatuei buruzko “Awlad - Hesiak Gainditu” euskal dokumentala Zinexiten estreinatuko da ostegunean, azaroaren 28an, Ane Irazabal kazetaria, filmaren zuzendarietako bat, bertan dela
  • Programazioak umeentzako saio bat eta DBHko ikastetxeei zuzendutako Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Sailaren Bosa! Ekimena barne hartzen ditu 

BIDEOA ZINEXIT 2019: https://vimeo.com/374128203

+info: https://www.zinexit.net

Giza eskubideen gaiarekin erlazionatutako urteko nazioarteko dokumental aipagarrienetako hiru; “Awlad - Hesiak Gainditu” euskal ekoizpenaren erabateko estreinaldia; eta Alfred Hitchcocken “Falso Culpable” klasikoaren proiekzioa dira ZINEXITen, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Giza Eskubideen Zinema Erakustaldiaren, hamargarren edizioko programaren ardatza. Filmak doan proiektatuko dira 19:30ean Bilboko Golem Alhondiga zine aretoetan, datorren asteko astelehenetik ostiralera, eta saio bereziak ere egongo dira Gasteizen, Barakaldon eta Basaurin.

Aurtengo programa gaur goizean aurkeztu dute Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak, Octavio Gonzalez erakusketaren programatzaileak eta Alberto Ruiz de Azua Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Arloko zuzendariak.

Monica Hernandoren iritziz, orain arte egindako edizioek denen lana eta esfortzua eskatu dute, eta bertan, Zinexit hazi eta jendearengana hurbiltzen saiatu da, "gaur egun giza eskubideek dituzten erronka handien inguruan eztabaida kritikoak eta hausnarketa sakonak sustatzea bultzatuz, eta hori guztia filmek pizten dizkiguten emozioen bidez".

Aurten, hamargarren urteurrena beteko du Zinexitek, eta pertsona orok zoriona bilatzeko duen eskubidea aldarrikatuz egingo du. Programazio zabalaren bidez, aukera desberdintasuna, gizarte ongizaterako eskubidea, jazarpen politikoak eragindako immigrazioa, haurtzaroa eta hezkuntza landuko dira.

Informazio gehiago

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak