Berriak Ogasuna eta Ekonomia

Eusko Jaurlaritzaren bilera Galesko ordezkaritza batekin, elkarreragingarritasunari, datu-trukeari eta herritarrentzako web-zerbitzuei buruz

2019.eko azaroak 22

Eusko Jaurlaritzak elkarreragingarritasunerako, datuen trukerako eta herritarrei zuzendutako web zerbitzuetarako sistema erakutsi dio Galesko Gobernuaren ordezkaritza bati

Ogasun eta Ekonomia Saileko, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak Galesko Zerga Agentziako ordezkaritzarekin bildu dira gaur goizean, datuak trukatzeko gure sistemak erakusteko.

Galesko Gobernuaren ordezkaritzak zehaztasun osoz ezagutu ahal izan ditu HHABHZk (Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak) informazioa trukatzeko egindako hitzarmenak, elkarreragingarritasun sistemak, eta Gipuzkoako Foru Ogasunaren herritarrekiko web zerbitzuen sistema espezifikoak.

Eusko Jaurlaritzak harreman estua du Galesko Gobernuarekin zerga, tributu eta finantzaketa arloetan, eta ohikoak dira bi administrazioen arteko bilerak.

 

 

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jbikandi
    2019.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Pegip_eus: 📢 Pasaden astean Eusko Jaurlaritza Galesko ordezkaritza batekin bildu zen

    👉 https://t.co/cO4zCuXVu2

    🤝 Herritarrak Hartzek…

  • @Pegip_eus
    2019.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    📢 Pasaden astean Eusko Jaurlaritza Galesko ordezkaritza batekin bildu zen

    👉 https://t.co/cO4zCuXVu2

    🤝 Herritarra… https://t.co/qayDZg3tNd

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Laura Gallastegi; Jokin Perona