Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

1,071 milioi euro nazioarte mailako unibertsitate-mugikortasunerako (2011-04-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 19

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko egunez onartu du 2011-2012 ikasturtean unibertsitate- eta goi mailako arte-irakaskuntzetako ikasleentzat nazioarte mailako unibertsitate-mugikortasunerako bekak deitzen dituen agindua.

Euskal Herriko Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean, Donostian egoitza duen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolan (TECNUN) eta Euskal Autonomia Erkidegoko goi mailako arte-irakaskuntzetako ikastegietan matrikulatuta dauden unibertsitate- eta goi mailako arte-irakaskuntzetako ikasleentzat 2011-2012 ikasturtean nazioarte mailako unibertsitate-mugikortasunerako bekak deitzea du agindu honek, 1.071.200 euroko zenbateko globalekoak, helburu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan