Berriak Lehendakaritza
Eu

NYC Basque Film Festival 2019

2019.eko azaroak 14

Azaroaren 11tik 14ra New Yorkeko East Village zineman NYC Basque Film festibala ospatu zen, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak antolatuta eta Etxepare Euskal institutoarean laguntzarekin.

Aurtengo edizioan, zeinetan pelikula bana proiektatu zen festibaleko egun bakoitzean, 300 pertsona baino gehiago batu ziren. Bertaratutakoen artean hiriko euskal komunitateko lagunak eta euskadirekin harremanak zituzten amerikarrak aurki zitezkeen, baina nabarmentzekoa izan da euskal kulturari eta euskarari buruz gehiago jakin nahi zuten hiriko biztanleen presentzia.

Haietako askok, muntatutako stand-etik pasatzeko aukera ongietorri zuten Euskadiri buruz banatutako liburuxkak, festibaleko kartelak, eta bestelako informazio eskuorriak hartzeko. Bertan egon ziren Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzako kideak etorri zirenei eskua luzatzeko eta zeuzkaten galderei erantzuteko. Gainera, pelikula bakoitza baino lehen Euskadiri buruzko bi bideo promozional proiektatu ziren.

Ez dago zalantzarik aurtengo festibaleko edizioak, dohakoa izan zena plazaratuentzako, egun batzuetan zehar euskara, euskal kultura eta euskal zinema New Yorkeko hirira hurbildu dituela. Zale dezente dauzkan hiri honetan,  edizio honen arrakasta eta gero datorren urteetan berriz gerturatzeko aurkera izango du New Yorkeko biztanleriak.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak