Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Eusko Jaurlaritzak 4.255.556 euro bideratu ditu Nazioartekotze-beketarako (2011-04-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 19

 Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak % 75ean handitu du aurten unibertsitateko euskal tituludunak nazioartekotzera bideratutako beken kopurua.

 Prestakuntza-beketarako eta kanpoko egonaldietarako hiru modalitate sortu ditu.

Eusko Jaurlaritza unibertsitateko bere tituludunak nazioartekotzearen alde dago. Gaurko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko, 2012ko eta 2013ko ekitaldietarako Nazioartekotze Beken deialdia egiten duen agindua onartu du, horretarako 4.255.556 euro bideratuz.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak aurkeztu duen aginduak, nazioarteko destinoak dituzten enpresetan lan egin nahi duten euskal gazteen prestakuntzaren aldeko apustua haratago eraman nahi du. Joan den urtera arte 40 beka bakarrik ematen ziren, eta denak modalitate bakarrekoak. Agindu berri honekin Eusko Jaurlaritzak 70 beka plazaratu ditu, iaz baino % 75 gehiago, eta bekadunen ibilbidea definitzen duten hiru modalitate eskaintzen ditu.

3 modalitate horietako lehenarekin, A modalitatea, Euskal Herriko Unibertsitatean nazioartekotzeko prestakuntza-ikastaro bat egiteko eskubidea izango dute bekadunek, hiru hilabeteko iraupenarekin. Horren ondoren B edo C modalitatean sartu ahal izango dira. Modalitate horietan sartzeko, horien kalifikazioa eta gazte profesionalaren borondatea izango dira kontuan. B modalitatearekin, bekadunek beste 20 hilabete izango dituzte, 12 hilabete kanpoan prestatzeko, eta beste 8 hilabete nazioarteko enpresa batean praktikak egiteko. C modalitatean sartuz gero, kanpoan 8 hilabeteko praktikak besterik ez dituzte egingo. Beka mota horiekin, ikasleen profesionaltasunaren kalitatea eta bikaintasuna bultzatu nahi da.


Unibertsitateko euskal tituludunek izango dute beka horiek lortzeko aukera, baldin eta erkidegoan bizi badira, eskaera egin duten unean 28 urte beteta ez badituzte eta ingelesa menperatzen badute. Bekadun izateko eskarien epea maiatzaren 28an amaitzen da.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak bere 2010-2013ko Lehiakortasun Plana hedatzeko hiru ardatz estrategikoen artean sartu du nazioartekotzea. Beken kopuruaren gehikuntza eta horien zabalkuntza ardatz horren aldeko apustua da, Euskadiko ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko xedez.

Iruzkin bat
  • @COIIG
    2011.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    #ingenieros #empleo El Gobierno Vasco destina 4.255.556 euros para becas de Internacionalizacion http://www.irekia.euskadi.net/es/news/5853

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan