Berriak Kultura
Eu

2.400.000 euro Euskadiko enpresetan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko (2011-04-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 19

Gaur egindako bilkuran, Jaurlaritzaren Kontseiluak entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2011n euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak ematea arautzen duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Deialdia Lanhitz deitzen da, eta 2.400.000 euroko aurrekontua du.
Laguntza-deialdi honek 2011n burutuko diren egitasmoak baino ez ditu kontuan hartuko. Hori dela eta, deialdi honetara jotzen duten egitasmoak gauzatzearen ondorioz eskaini, eman edo gizarteratu beharreko jarduerak, zerbitzuak eta produktuak 2011ko abenduaren 31 baino lehen eskaini, eman edota gizarteratuko dira. Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen orok eskabide-orri bat aurkezteko aukera izango du, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.
Lanhitz deialdirako erabiliko den diru-zuzkidura 2.400.000 eurokoa da, eta irizpide hauen arabera banatuko da:
1.- 2010ean BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratu duten entitateak. Gainera, deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte, diru-laguntza gehigarri bat jaso ahal izango dute, baldin eta diru-laguntza jasotzeko lortu beharreko gutxieneko puntuak lortzen badituzte.
2.- Gainerakoa, plana diseinatzeko eta 2011ko kudeaketa-plana garatzeko eskabidea egiten duten entitateen artean banatuko da, Agindu honetan ezarritako puntuen eta mugen arabera.
Beraz, agindu honetako diru-laguntzak ondoren aipatzen diren jardueretarako erabiliko dira: EAEn lantokiak dituzten entitate pribatuen lehen erabilera-planaren diseinurako eta kudeaketa-planerako.
Entitateak lehen euskara-planaren diseinurako laguntza eska dezake, lehendik laguntzarik jaso ez badu, ez diseinurako, ez kudeaketa-planerako. Lehen euskara-planaren diseinua aurkeztuz gero, urteko kudeaketa-plana ere aurkeztu beharko du entitate eskatzaileak. Kudeaketa-plana garatzeko ekintzek 2011ko urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra bitartean egindakoak izan behar dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan