Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Hezkuntza itunak (2011-04-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 19

Agindua, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itun berriak izenpetzeko baldintzak arautzen dituena, eta ituntze-araubidea lehenengo aldiz baliatu nahi duten ikastetxeei 2010-2011 ikasturtea ituntzeko dei egiten diena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, onartu du 2011/2012 ikasturtean hezkuntza-itun berriak izenpetzeko baldintzak arautzen dituen eta itunen erregimenean lehen aldiz sartu nahi duten ikastetxeak 2011/2012 ikasturterako itunak izenpetzera deitzen dituen agindua.

Itunen erregimenera sartu nahi duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuak 2011/2012 ikasturterako beste hezkuntza-itun bat izenpetzera deitzea du agindu honek helburu, Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Batxilergoetako eta erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako irakaskuntzetarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan