Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

275.000 euro Hezkuntza Prestakuntza/Berriztapeneko proiektuetarako (2011-04-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 19

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko egunez agindu bat onartu du, Hezkuntza Prestakuntza/Berriztapeneko proiektuak egiteko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuak deitzen dituena eta 2011/2012 ikasturtean aurrera eraman beharreko proiektu horiek egiteko dirulaguntzak jasotzeko baldintzak zehazten dituena.

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza maila eta mota desberdinak, heziketa-zikloak izan ezik, ematen dituzten itunpeko ikastetxeak, curriculuma eta oinarrizko gaitasunen garapena hobetzeko planak aurkez ditzaten, deitzea eta 2011-2012 ikasturtean aurrera eraman beharreko proiektu horiek gauzatzeko dirulaguntzak jasotzeko baldintzak zehaztea ditu agindu honek, 275.000 euroko zenbateko globalekoak, helburu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan