Eu

Onartu egin da gizarte-laguntzako 24 alokairuko etxebizitza eraikitzeko Urretxuko Udalak lursailak lagatzea (Gobernu Bilera 2019-11-19)

2019.eko azaroak 19

Bestetik, Gobernu Kontseiluak, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak proposatuta, onartu egin du Urretxuko Udalak Gaizabal eremuan partzela bat dohainik lagatzea. 878 metro koadroko azalera duten lursail horietan, babes ofizialeko 24 etxebizitza eraikitzea aurreikusi da, joan den maiatzaren 22an Gipuzkoako udal horrekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera. 24 etxebizitza horiek gizarte-laguntzakoak izango dira, eta alokairurako.

Hitzarmenak ezartzen du hartzaile lehenetsiak aurreikusitako sarbide-baldintzak biltzen dituzten udalerrian erroldatutako pertsonak izango direla, eta kontuan hartuko da Udalak etxebizitzetako bat beretzat gordetzea, gizarte-larrialdiko edo ordezko bizitoki beharretarako.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak erabaki irmoa hartu du etxebizitza-sustapen horri lotutako eraikuntza- eta urbanizazio-lanak hitzarmenaren indarraldia amaitu baino lehen bere gain hartzeko: hura sinatu eta lau urte gehienez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko