Elkarlan Sariak
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio “2020ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan” programaren deialdiari (Gobernu Bilera 2019-11-19)

2019-11-19

Gobernu Kontseiluak oniritzia ema dio Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren aginduari; haren bidez, “2020ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan” programaren deialdia egiten da, garapenerako lankidetzako ekintzen bidez Euskadiko gazteen sentsibilizazioa sustatzeko.

Programa horri esker bide ematen da 22 eta 30 urte bitarteko 100 pertsonak –gehienez– Latinoamerikako, Asiako eta Afrikako zenbait herrialdetara udako hiru hiletan lankidetzako proiektu batzuetan parte hartzeko.  Deialdiaren bidez, gehienez 100 gazte hautatuko dira eta 50 ordezkari, ukapenak badaude ere, hautatutako garapenerako proiektuetan parte hartzeko; parte-hartzaileei ekintza horien garapena “in situ” ezagutzeko aukera eskaintzen zaie.

Gazteria Zuzendaritzak hautatutako pertsonen bidaia-gastuak ordaintzen ditu eta, hala badagokio, helmugako herrialdean sartzeko bisaren gastuak. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa 1993an hasi zen, eta, urte hauetan, Euskadiko 2.317 gaztek parte hartu dute. 2020an hautatutako pertsonaren bidaia-gastuak eta, hala badagokio, helmugako herrialdean sartzeko bisaren gastuak ordaintzeko zenbatekoa, gehienez 175.000 euro izango da.

2019ko deialdian, 620 pertsonak eman zuten izena, eta, hautaketa egin ondoren, 98 gaztek parte hartu zuten Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako zenbait herrialdetan garapenerako lankidetza-ekintzetan.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko