Berriak

Eusko Jaurlaritzak Euskadirentzat estrategikoak diren eskualdeek osatutako ordezkaritza bati harrera egin dio, "Euskadi Learning Tour 2019" ekimenaren seigarren edizioaren esparruan

2019-11-18

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Maria Angeles Elorzak eta Europako Gaietarako zuzendari Mikel Antonek harrera egin diote gaur goizean Lehendakaritzan Flandria, Bavaria, Gales eta herrialde eskandinaviarren kontseiluko ordezkaritza bati -Euskadirentzat estrategikoak diren eskualdeak-, Eusko Jaurlaritzak Euskadi Basque Country 2020 Nazioartekotzeko Estrategiaren barruan bultzatzen duen "Euskadi Learning Tour 2019" ekimenaren seigarren edizioaren esparruan. Gizarte-, osasun- eta hezkuntza-arloko pertsona garrantzitsuek osatutako ordezkaritza da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)