Berriak Lana eta Justizia

Laneko Segurtasuna eta Osasuna enpresen lehiakortasuneko faktore erabakigarria da

2019.eko azaroak 19

Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak “Enpresa osasungarria, prebentzioa pauso bat urrunago” jardunaldia inauguratu du, SEA Empresas Alavesas enpresa-elkarteak Vitoria-Gasteizen antolatuta; bertan, Alberto Alonso OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusiak ere parte hartu du.

San Jose sailburuak nabarmendu du Laneko Segurtasun eta Osasun gaietan gure erakundeak betekizun berrietara egokitzea ezin bestekoa dela enpresen lehiakortasuna hobetzeko. “Duela asko ez dela, enpresaren ingurune fisikoa hartzen zen neurritzat, ia esklusiban, arrisku fisiko, higieniko eta ergonomikoen prebentzioan enpresa bat segurua zela egiaztatzeko, baina une honetan Enpresa Osasungarriaren kontzepturantz mugitzen ari gara eta, bertan, arrisku psikosozialak ere hartzen dira kontuan, baita pertsona enplegatuei ohitura osasungarriak sustatzeko tresnak hornitzea ere, ongizate orokorra areagotzeko”.

Lan eta Justiziako sailburuak ohartarazi du enpresak jabetu behar direla “papereko prebentzioa” delakoa gainditu egin behar dela, eta adierazi du sozialki arduratsuak diren enpresak behar ditugula, prebentzioaren kultura bere egitearen alde apustu egiten dutenak, beren identitatean hura integratuz.San Josek adierazi du Arabako enpresek, Euskal Autonomia Erkidegokoek bezala, ulertu behar dutela langileen artean segurtasuna eta osasuna zaintzea gehiago dela paper guztiak arauz daudela kezkatzea baino. Legea administratiboki betetze hutsa ez da helburu bat bere bakarrean: inplikatutako guztion erantzukizuna urrunago doa maila hori baino. Gure enpresek jakin behar dute prebentzioa tailerrean bertan egiten dela, langileekin hitz eginez eta parte hartuz. Prebentzioa egiten da ere segurtasun- eta osasun-gaiak negoziazio kolektiboan sartuz; negoziazioaren bidez, Legearen esparru orokorragoa aberasten da, enpresa eta sektore bakoitzeko arazo zehatzetara hurbilduz”.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko azaroak 20

    Usar inteligencia artificial para vigilar al momento se están cumpliendo la normativa y dar voz de alarma a la coordinación, personal técnico de prevención y Administración, alarma instantánea on-line robot conectado, registrado y que paga impuestos y cotiza con su propiedad declarada obligatoria.

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)