Berriak Kultura
Eu

1.576.000 euro informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko (2011-04-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 19

Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko den Agindua onartu du IKT deialdi honetarako aurrekontua 1.576.000 eurokoa da.
Aginduaren xedea da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak arautzea. Laguntza deialdi honek 2011n burutuko diren egitasmoak baino ez ditu gogoan hartuko. Hori dela-eta, deialdi honetara biltzen diren egitasmoak gauzatzearen ondorioz eskaini, eman edota gizarteratu beharreko jardunak, zerbitzuak eta produktuak 2011ko abenduaren 31 baino lehen eskaini, eman edota gizarteratuko dira.
Laguntza-modalitate bat euskarazko atari eta web guneek edo Interneterako euskarazko eduki berriek osatuko dute. Talde honetarako 876.000 euro erabiliko dira. Beste laguntza-modalitatea softwarea euskaraz sortzeko edo euskarara lokalizatzeko egitasmoek osatuko dute, eta horretarako 700.000 euro erabiliko dira.
Lehenengo modalitaterai dagozkion baldintzak hauek dira:
a) Euskarazko atari eta web guneek zerbitzu anizkoitzak eskaini beharko dituzte.
b) Euskarazko atari edo webguneek etengabe eguneratzeko plangintza eduki beharko dute, bai eta gunea ezagutarazteko proposamena ere.
c) Euskarazko eduki berrien kasuan, horiek zabaltzeko edo ezagutarazteko proposamena zehaztuko da.
d) Webguneek agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, entitate eskatzaileak izandako bisita-kopurua ikusi ahal izateko beharrezkoa den aukera teknikoa emango dio Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzari.
Beste multzoko egitasmoek Interneten kokatzeko edo publiko zabalarentzako eskuragarri egoteko moduko plan jakina izan beharko dute nahitaez.
Laguntza-mota hau egitasmoen gauzatze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuei partez aurre egitera dator. Nolanahi ere, aurreko urteetan diruz lagundutako egitasmoen kasuan, berrikuntzak baino ez dira diruz lagunduko.

Iruzkin bat
  • @langune
    2011.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    1.576.000 euro informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskara sustatu. http://bit.ly/mSKscJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan