Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Jaurlaritzaren kontseiluak 2011ko Auditoretzen Urteko Plana onartu du (2011-04-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 19

Erabakia, Azkoitiko Udalarekin eta Azkoitia Lantzen Sarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateari buruzkoa. Helburua: Urola Ikastola BHIrentzat eraikin berria egitea.

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du, Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, Auditoretzen Urteko Plana. Planak Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egiten dituen ekonomia- eta finantza-kontroleko jarduerak eta kudeaketa-jarduerak finkatzen ditu.

Onartutako agirian, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektore publikoan integratutako erakunde publikoen eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta sozietate publikoen finantza-auditoretzak egitea ezarri da. Era berean, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak adierazitako alderdiak betetzen diren egiaztatuko da.

Lan Harremanen Kontseiluaren eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren finantza-auditoretzak ere egingo dira. Nabarmentzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak partaidetza duen erakunde ia guztien datuak hartu eta aztertuko direla. Halaber, diru-laguntzen ordainketan laguntzen duten erakundeen kudeaketa berrikusiko da.

Azpimarratzekoak dira, ekitaldi honetan, SPRI, EEE eta LANGAIren diru-laguntzen programen gainean egingo diren auditoretzak; era berean, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren 2009ko azaroaren 25eko Aginduaren egiaztapena egingo da. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoan langabezian dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko ezohiko laguntzak iragartzen ditu.

Planean aurreikusten denez, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren laguntzak ordaintzen dituen erakundearen urteko kontuei buruzko auditoretzaren txostena eta ziurtagiria emango dira eta Europar Batasuneko Egitura Funtsak eta Kohesio Funtsak batera finantzatutako esku-hartze moduen kontrola egingo da.

Azkenik, kudeaketa-autonomia duten ikastetxe publikoren auditoretza egingo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan