
Eusko Jaurlaritzak Zaintzaile Ez Profesionalen etorkizuneko Estrategiaren oinarriak ezarriko dituen parte hartzeko prozesua amaitu du
- 400 pertsonak hartu dute parte aurtengo urtean eginiko 10 foroetan; haiek zenbait udalerritan egin dira, biztanleen zahartzeaz eta zainketez hausnartzeko
- Ekimena AGENDA Nagusi ereduaren barruan sartzen da, adinekoekiko parte-hartze publiko sozialerako ereduaren barruan
- Beatriz Artolazabalek zainketaren garrantzia nabarmendu du, “etorkizuneko gizartearen oinarrian bertan egon behar duen funtsezko giza balio” gisa
- “Gero eta garrantzitsuagoa izango da elkar zaintzea”
VG, 2019 11 18
Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, Gasteizen, Age Kafe parte hartzeko ekitaldiko buru izan da; hura Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoko Plaza aretoan izan da. Eusko Jaurlaritzak AGENDA NAGUSI adinekoekiko parte-hartze publiko sozialerako ereduaren bidez aurten sustatu duen azken foroa da; hura 2019-2022rako Nagusientzako Gobernantzarako Euskal Estrategiatik sortu zen.
AGENDA NAGUSI ekimena Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategiaren oinarrietako bat da, eta zenbait aukera dakartza; aukera horien bidez, Euskadin zahartzen diren pertsonek berengan eragina duten arazoen partaide izan daitezke eta haiek partekatu, eta administrazioarekin jardun dezakete elkarlanean, irtenbide onenak bilatzeko.
Ekitaldiaren irekieran, sailburuak eskerrak eman dizkie Arabako Foru Aldundiari, erakunde anfitrioi gisa, eta azken Age Kafe honetan parte hartu duten ehun pertsona ingururi, bertaratu eta elkarlanean jardutearren. “Euskadin berria den ekimen hau sustatzen duen arima eta eragilea zarete” esan die Artolazabalek parte-hartzaileei.
“10 urte baino pixka bat gehiagoko epean, euskal herritarren erdiak 55 urte baino gehiago izango ditu, eta % 10ek (200.000 pertsona) 80 urtetik gora, eta ez da aurreikusten belaunaldi-erreleborik. Euskadiko biztanle-piramideak erakusten du zainketak funtsezko kontua izango direla etorkizuneko gizartean. Euskal Autonomia Erkidegoan, gaur egun, 217.171 pertsonak egiten dituzte zainketa-lanak adinekoekin; haietatik, % 80k ia etxean egiten du, modu ez-profesionalean. Haietatik, % 70 emakumea da”, esan du Beatriz Artolazabalek.
Agenda Nagusiren helburua da “zaintzaileek zer behar duten galdetu eta ezagutzea, zer duten faltan eta hobetzeko zer proposamen dauden, irtenbideak diseinatu ahal izateko eta ahalik eta oinarri zabalenarekin erabakiak hartu ahal izateko. Hausnarketa kolektibo horren ondorio nagusien bidez, Zaintzaile Ez Profesionalen etorkizuneko Euskal Estrategiaren prestatze-lana aberastuko da; datorren urtean hasiko da Eusko Jaurlaritza hura prestatzen”, esan du Artolazabal sailburuak. “Haren helburua da zaintzaileen eta zainketen beharra dutenen bizi-kalitatea hobetzea eta, horretarako, genero-ikuspegia eta zainketetan gizon eta emakumeen erantzunkidetasuna nabarmentzea, eskubide-berdintasunaren oinarriko kontu den aldetik”.
“AGENDA NAGUSI bezalako ekimenen bidez, hurbileko etorkizunari har diezaiokegu aurrea; bertan, zainketak oso garrantzitsuak izango dira. Administrazioak, berez, ezingo dio aurre egin bere baliabideen bidez bakarrik hain erronka handiari, baina gizarteak errealitate horri arreta emateko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak jarri nahi ditugu abian”, esan du Artolazabalek.
2019an, AGENDA NAGUSIk 400 pertsona inguru batu ditu, Euskadiko zenbait udalerritako parte hartzeko 10 ekitaldiren bidez. 4 foro zabal hiru euskal hiriburuetan eta EHUn –Age Kafe izenekoak, erabilitako world kafe metodologiagatik; haien bidez, gai sakonak azter daitezke, hausnarketa-mahai batzuen inguruan sortzen diren trukeetatik–, eta 6 foro txikiagoak, zaintzaileekin eta dinamika hauen erdigune den gaian tartean diren profesionalen kolektiboekin: zaintzaile ez-profesionalen egoera. “Prozesu honetan, hazi egin gara eta ikasi egin dugu; lekukotza oso gogorrak jaso ditugu, bai eta historia itxaropentsuak ere”, esan du sailburuak.
Urrira arte dinamika honetan parte hartu duten ia 300 pertsonetatik, gehienak zaintzaileak dira (73), zaintzaile ez-profesionalentzako laguntza-ekimenak (35), zainketen profesionalak (24), zainketak jasotzen dituzten pertsonak (24), lotutako enpresak (21) eta herritar interesdunak (49):
Jasotako hausnarketa eta ideiek –gaur Vitoria-Gasteizko foroan egiaztatu dira– zainketen balioa nabarmentzeko funtsezko ondorio batzuk adierazten dituzte: zerbitzu eta prestazio soziosanitarioen ikuspegia zabaltzea eta, horretarako, arreta zaindutako pertsonan baino ez jartzea, zaindua-zaintzailea binomiora zabaltzeko; komunikazioa, informazioa eta orientazioa eraginkortasunez helaraztea, zainketa-prozesu osoan zehar, eta zainketaren inguruko balioetan hezi eta kontzientziatzea.
Gizartea gero eta indibidualizatuagoa dela aintzat hartuta, gizarte-laguntzako sare tradizionalak, besteak beste familia, auzokidea edo tokiko merkataritza, desagertzen ari dira. Horren aurrean, Artolazabalek berretsi du nolako garrantzia duen zainketen sare informalak edo ez-profesionalak, “izan ere, gero eta garrantzitsuagoa izango da elkar zaintzea”. Hori horrela, Beatriz Artolazabalek zainketaren garrantzia nabarmendu du, “etorkizuneko gizartearen oinarrian bertan egon behar duen funtsezko giza balio” gisa.
Agenda Nagusi
Pertsona Nagusientzako Gobernantzarako Estrategiak hiru dimentsio ditu: Estrategia bera: AGENDA Nagusi eredua, adinekoentzako parte-hartze publiko sozialerako eredua. Eta pilotutzaren esperientzia, zeinak eredu teorikoa moldatu eta praktikara eraman nahi baitu, parte hartzeko ekitaldien bidez, agenda politikoaren gaietan murgilduta dauden biztanleen kezkak eta hausnarketak batzeko. Aurten aukeratu den gaia zaintzaile ez-profesionalena izan da.
-
2019-11-18
Comentario de Twitter:
RT @EnpleguGizaEJGV: #ageing https://t.co/Qz8LU0gcYX Beatriz Artolazabal: “El proceso participativo, base de la futura Estrategia de Pers… -
2019-11-18
Comentario de Twitter:
#ageing https://t.co/Qz8LU0gcYX Beatriz Artolazabal: “El proceso participativo, base de la futura Estrategia de P… https://t.co/H4lAksvaq5