Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal sailburua, Donostiako Kursaalean egin den RSB Restaurantes Sin Barreras saioaren grabazioan

2019-11-16
  • EITB Maratoia, Goazen! Telesaileko protagonisten laguntzaz

 

DSS 19 11 15

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Euskal Telebistako Restaurante Sin Barreras saioan parte hartu du Eduardo Barinaga ETBko zuzendariarekin batera. Protagonistek pintxoak eskaini dituzte Kursaal kanpoaldean 19:30etik aurrera. Pintxoak saiora hurbildu diren pertsonek dastatu dituzte laguntza baten truke (2€, 5€, 10€), Food Truck baten ondoan. EITB Maratoiaren barruan banatu dira, bertan jarritako mahai batzuetan. Goazen! telesaioko hainbat kiderekin eta gazte talde alai batekin batera, Artolazabalek Lau teilatu kantua abestu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eduardo Barinaga